Euskarazko Produktuen Katalogoa

Euskal Herriko lurralde eta ezaugarri oso ezberdinetako 200 herritako udalek egin dute bat euskarazko produktuak sustatzeko egitasmo honetan: handiak nahiz txikiak; euskaldun kopuru altuko nahiz baxukoak… Otxandio herri horietako bat izanik, hurrengo asteetan Otxandioko Herri Eskolan Euskarazko Produktuen Katalogoa banatuko zaie bertako ikasleei. Katalogoan era askotako produktuen berri ematen da. 16 urte bitarteko haur eta gazteentzako produktuak dira, eta zortzi ataletan sailkatuta daude: aldizkariak, musika, liburuak, komikiak, informatika, jostailu eta […]

Inaustutako adarrak konposta egiteko

Orain arte, herriko hondakin berdeak (lorategietako belarrak, inaustutako adarrak…) bazter baten bota edo zabortegira eramaten ziren. Hemendik aurrera, dena triturau eta konposta egiteko erabiliko dira. Helburua, zabor gitxiago sortzea da. Horra hor, gai hau oinarri, “Anboto” komunikabideak idatzitakoa.

Errigorago!

Zergatik ez ditugu Tuteran gure haurrak euskaldunduko? Eta helduentzako euskarazko ikastaroren bat antolatuko bagenu Tafallan? Ederki legoke Cascanten euskaltzaleok biltzeko txoko bat izatea… Eta euskara eguna ospatuko bagenu Sartagudan? Orain hamarkada batzuk amets huts ziren haiek errealitate dira gaur.   Eraikin, material eta irakasle tituludunik gabe eta borondate handiz abiatutako heziketa esperientzietatik datoz Nafarroa hegoaldean euskararentzako ezinbesteko diren ikastolak. Helduen euskalduntze eskolak emateko auzolanean txukundutako lonja haietatik datoz egungo euskaltegiak. […]

Zer hobea irakurtzea baino?

Oraingoan irakurleak eta liburua dira protagonista. Herri ugaritan daude irakurle taldeak, eta beste edozein afizio bezala, literatura ere taldean gozatzekoa izan daitekeela erakusten dute. Liburuetako istorioek denok berdintzen gaituzte. Ez dago inspirazio eta interpretazio bakarra, liburu berak poza, negarra, zalantza, beldurra eta barrea eragin ditzake, eta horixe da bere balioa. Irakurketa taldeetan ezer ez da derrigorrezkoa: ez da ezinbestekoa liburua irakurrita edo bukatuta edukitzea, ezta zerbait esatea ere. Dinamizatzaile baten […]

Amatriciana solidarioa

Abuztuan Italia erdialdean izandako lurrikarak kaltetutakoei laguntzeko jaia. Pasa den abuztuaren 24an lurrikara indartsu batek Italia erdigunea astindu zuen 300 hildakotik goraeraginez eta inguruko herriak suntsituz. Herririk kaltetuenak Amatrice, Pescara del Tronto eta Accumoli izan dira. Hasierako larrialdi momentuak pasata komunikabideek bertatik alde egin dute eta badirudi guztia bukatu dela. Baina guztiz txikituta gelditu diren herriok laguntza beharrean daude oraindik: kaleak hondakinez estalirik daude, herritarrak kanpamentuetan ebakuaturik etaetxeak berreraikitzeke. Suntsitutako […]

Otxandion negua oso gogorra. Zer egingo dozu? etxean geratu? Etorri euskara ikastera

Etorri euskara ikastera. Hiru talde osatu dira Otxandion bertan euskara ikasteko: A1 maila (iniziazioa): Astelehen eta eguaztenetan 09:30etik 12:30era A2 maila: Martitzen eta eguen 16:30etik 19:30era B1 eta B2 mailak: Astelehen, eguazten eta barikuetan 17:00etatik 19.00etara. Emon izena 94 631 56 57 edo 607 63 29 16 telefonoetan.