MAINONDO proiektua

Kontutan hartuta kirolak gizakion osasun fisiko nahiz mentalean daukan eragina, eta ondorioz gure bizitza kalitatean daukan garrantzia, Mainondo proiektuaren bitartez kirolaren esparrua landu nahi da. Mainondo izena jarri zaio gure herrian dauden kirol azpiegitura garrantzitsuenak ingurune honetan kokatzen direlako, eta espazio honen nahiz bertan dauden azpiegituren berrantolaketa eta osaketa bat bultzatu nahi delako.

Mainondo kirol espazioaren diseinua egin eta kudeaketa eredua lantzeko kirolaren esparruan lanean diharduten eregile ezberdinen eta udalaren arteko elkarlana bultzatuko da, gure tamainako herri batek eduki behar dituen azpiegituren inguruko eztabaida sustatuz. Era berean, kirola lantzeko ereduaren inguruko hausnarketa ere bultzatuko da, hezkuntza komunitatea osatzen duten eragileekin elkarlanean.

Partekatu: Facebook Twitter Pinterest Google Plus StumbleUpon Reddit RSS Email

Iruzkinik ez

Utzi zure Iruzkina

*