OINEZ proiektua

Arlo honetan mugikortasuna landuko da, eta helburua motordun ibilgailuetan egiten diren desplazamenduak ahalik eta gehien murriztea izango da. Zentzu honetan, 2 desplazamendu mota aztertuko dira, mugikortasun behartua eta mugikortasun ez behartua.

Mugikortasun ez behartuaren barruan nukleo urbanoan ematen diren desplazamenduk landuko dira, motordun ibilgailuetan egiten diren desplazamenduak murrizteko neurriak hartuz eta pertsonek lehentasuna izango duten espazio publikoak diseinatuz. Horretarako oinezkoentzako guneak bultzatuko dira. Oinarri hau hartuta herriaren antolaketa birpentsatzeko ideiak landuko dira, oinezkoentzako espazioak ingurune naturalarekin, etxebizitza guneekin, industriaguneekin eta aparkaleku gune ezberdinekin lotu eta interkonektatua egongo den sare bat osatuz.

Mugikortasun behartuaren barruan beste herrietara egiten diren desplazamenduak aztertuko dira, hauek gutxitzeko eta garraio publikoa bultzatzeko egon daitezkeen aukerak landuz

Partekatu: Facebook Twitter Pinterest Google Plus StumbleUpon Reddit RSS Email

Iruzkinik ez

Utzi zure Iruzkina

*