OREKA proiektua

Oreka proiektuaren baitan energiaren arloa landuko da. Energia subiranotasuna ipartzat hartuta, gure bero eta elektrizitate beharrak gure inguruneak eskaintzen dituen energia berriztagarriak (biomasa, minihidraulika, eguzki energia, biogasa, etb.) erabiliz asetu ahal izateko proiektuak ikertu eta bultzatuko dira, ahal den neurrian sorkuntza-banaketa-kontsumo zikloa maila lokalean itxiz.

Era berean, herritarren kontzientzian eragin eta gaur egungo kontsumo maila eutsiezina murrizteko neurriak ere landuko dira. Bultzatuko diren ekimen ezberdinen helburua erregai fosilekiko dependentzia progresiboki murriztea izango da.

Partekatu: Facebook Twitter Pinterest Google Plus StumbleUpon Reddit RSS Email

Iruzkinik ez

Utzi zure Iruzkina

*