ZERO ZABOR proiektua

Arlo honetan zabor produkzioa murriztu eta gaikako bilketa bultzatzeko ekimen ezberdinak landuko dira. Helburua ahalik eta zabor kopururik txikiena produzitu eta ahalik eta kopuru handiena berrerabili eta birziklatzea da, horretarako zaborra hondakin gisa tratatu ordez lehengai gisa tratatuz. Zentzu honetan, gaikako bilketa bultzatzen duten sistema ezberdinak aztertuko dira, gure herriaren ezaugarrientzat egokiena izan daitekeena proposatuz.

Era berean, materia organikoa herrian bertan aprobetxatzeko egon daitezkeen aukera ezberdinak aztertuko dira, batez ere energia produkziora edo konposta egitera bideratzeko egon daitezkeen aukerak ikertuz.

Partekatu: Facebook Twitter Pinterest Google Plus StumbleUpon Reddit RSS Email

Iruzkinik ez

Utzi zure Iruzkina

*