ARRESEBEITIA proiektua

Arresebeitia proiektuak Otxandioko kultur dinamikan eta herri nortasunean eragin nahi du, eragile ezberdinen arteko komunikazioa bultzatuz eta udala eta kultur eragileen arteko elkarlanerako espazioak sortuz. Horretarako udala eta eragile ezberdinen artean ipar konpartitu bat eraikitzea bultzatuko da, herri nortasuna indartzea helburu duten proiektuak nahiz adostutako kultur eredua bultzatzeko dinamika ezberdinak ikuspegi integral eta osagarri batean txertatuz.

Honetaz gain, kultur dinamika honek behar dituen azpiegituren inguruko eztabaida bat bultzatuko da, denon artean azpiegitura horien diseinua nahiz kudeaketa eredua adostuz.

Proiektu honi Arresebeitia izena jarri zaio Felipe Arresebeitia Otxandiar idazle eta poeta ezagunaren omenez, eta bere heriotzaren 100. urteurrena oroitzeko egindako herri antzerkiak ezin hobeto islatzen duelako proiektu honekin bultzatu nahi dena, herriko kultur eragile ezberdinak elkarlanean herri nortasuna sendotzen duen kultur proiektu konpartitu eta ilusionagarri baten alde.

Partekatu: Facebook Twitter Pinterest Google Plus StumbleUpon Reddit RSS Email

Iruzkinik ez

Utzi zure Iruzkina

*