Araztegi berria

Sarrera honi atxikita araztegi berriaren aurreproiektua jasotzen da. Araztegi berria diseinatzeko lana gure ingurune naturalaren azterketa batetik abiatzen da, iraunkortasuna oinarri duen proposamen bat landuz. Biodiskoen tekonologia eta sistema naturalak uztartzen dituen araztegi bat proposatzen da. Biodiskoen araztegia gaur egun araztegia dagoen inguruan kokatuko litzateke, errepidearen beste aldean. Hortik ura Mekoleta ingurura eramango litzateke, pantano muturrean eraikiko liratekeen urmael eta zingiretara. Bertan sistema natural hauen bitartez fintze tratamendua egingo litzateke, ondoren ura zuzenean pantanora izuriz. Aurreproiektu honetan inbertsio kosteak eta mantenimendu nahiz explotazio kosteak ere jasotzen dira. Era berean, araztegi konbentzional batekiko konparaketa ere egiten da.

Proposamen honek energia kontsumoa murrizten du, mantenimendu lanak sinplifikatzen ditu, eta beharrezkoa den inbertsioa gutxitzen du. Horrela, uraren kudeaketa herriaren esku mantendu ahal izateko oinarriak finkatzen dira.

Partekatu: Facebook Twitter Pinterest Google Plus StumbleUpon Reddit RSS Email

Iruzkin 1

  1. This comment is awaiting moderation.

Utzi zure Iruzkina

*