Uraren kudeaketa eztabaidagai

Uraren kudeaketaren inguruko eztabaida ez da arrotza gure herrian. Bere garaian udalak ura zuzenean kudeatu eta Bizkaiko Ur Partzuergoan ez sartzea erabaki zuelako dago oraindik egin gabe Otxandiok hain beharrezkoa duen araztegi berria. Bizkaiko Hitzan argitaratutako artikulu honetan kudeaketa eredu ezberdinak aipatzen dira, gure herriari erreferentzia eginez.

Eztabaida nagusia ura herrialde mailan edo tokian toki kudeatu behar den da. Hidrogeologian katedraduna den Iñaki Antiguedaden iritziz tokian tokiko kudeaketa baten aldeko apustua egin behar da, eskualde mailan azpiegiturak konpartitu eta herritarrengangik hurbil egongo den kudeaketa eredu bat bultzatuz.

Bestalde, artikulu honetan Bizkaiko Ur Partzuergoko zuzendari nagusiak aipatzen duenez, erakunde honek datozen lan urteotan tasak %40 igoko omen ditu europako arauetara egokitu ahal izateko, hau da, tasen bitartez inbertsioen %100a amortizatu ahal izateko. Horrek esan nahi du gaur egun ez duela baldintza hau betetzen. Hau horrela izanda, eta kontutan hartuta hau dela Otxandioko araztegia ez finantzatzeko Bizkaiko Foru Aldundiak jartzen duen aitzakia, zergatik finantzatzen ditu Bizkaiko Ur Partzuergoaren inbertsioak?

Partekatu: Facebook Twitter Pinterest Google Plus StumbleUpon Reddit RSS Email

Iruzkinik ez

Utzi zure Iruzkina

*