Biomasa eta Ultzamako esperientzia

Biometanizazioaren inguruko Herritarron Kontseiluan herritarrek adierazitako iritzi eta kezkak aztertu ondoren, eta Gorka Buenok egindako hausnarketen ildotik, udalak biomasaren aprobetxamenduaren inguruko ikerketa egin arte proiektu honetan aurrera ez egitea erabaki du. Biomasaren aprobetxamenduaren inguruko ikerketa 2012 urtean zehar gauzatzea aurre ikusten da, eta bertako ondorioak ezagutu ondoren biometanizazioa eta biomasa proiektu bakar batean lantzeko aukerak aztertuko dira.

Horretako Euskal Herri mailan dagoen erreferentzia nagusia Ultzama herrian (Nafarroa) garatutako esperientzia da. Argia aldizkarian argitaratutako erreportai honetan sakonago azaltzen da arlo honetan Ultzama herriak egindako ibilbidea, bideo txiki bat ere jasotzen delarik.

Era beran, proiektu hau sakonago azaltzen duen dokumentu bat atxikitzen dugu.

Partekatu: Facebook Twitter Pinterest Google Plus StumbleUpon Reddit RSS Email

Iruzkinik ez

Utzi zure Iruzkina

*