Biometanizazioa ikerketa

Sarrera honi atxikitzen den dokumentuan Otxandion biometanizazio planta bat eraikitzeko aurre ikerketa jasotzen da. Biometanizazio planta batean hondakin organikoak (nekazaritza nahiz abeltzantzako hondakinak) lehengai bezala erabiliz konposta eta biogasa produzitzen dira. Konposta ongarri moduan erabiltzen da eta biogasa berriz erre eta elektrizitatea nahiz beroa sortzeko erabiltzen da. Sartutako beroa bero sare baten bitartez banatu eta eraikuntzak berotzeko erabili daiteke.

Ikerketa honek 3 eszenatoki ezberdin jasotzen ditu, biometanizazio plantaren tamainaren arabera. Gero eta handiagoa izan gero eta energia gehiago produzitzen du eta errentagarriagoa da, baina era berean gure ingurune hurbilean lortu ezin daitezkeen lehengaiekiko depedentzia sortzen du, nora eraman bilatu behar den konpost kopuru handia sortzen du eta kamioi transito garrantzitsua eragingo luke.

3 eszenatokiak Herritarron Kontseiluan aurkeztu ziren, eta herritarrek proiektuaren nondik norakoak ezagutu eta beraien iritzia emateko aukera izan zuten.

Partekatu: Facebook Twitter Pinterest Google Plus StumbleUpon Reddit RSS Email

Iruzkinik ez

Utzi zure Iruzkina

*