Gorka Buenoren hausnarketa

Biometanizazioaren inguruan egindako Herritarron Kontseiluan Gorka Bueno EHUko irakasleak parte hartu zuen. Mundu mailan eta bereziki Euskal Herrian energiaren arazoa kokatzeko zenbait datu eman zituen, erregai fosilen agorpenak gure gizarte ereduan izango duen inpaktua azpimarratuz.

Sarrera honi atxikitzen den dokumentuan, Gorkak Otxandioko biometanizazio plantaren inguruan egindako hausnarketa bat jasotzen da, Ultzama herrian izandako esperientziarekin alderatuz. Bertan plantaren tamainaren inguruko kezka azaltzen du, aurkeztutako hiru eszenatokiak baino txikiagoa izango zen aukera bat planteatuz. Era berean, biogasa beste energia iturri batzuekin (biomasa) konbinatzeko beharra adierazten du, eta etxeetako hondakin organikoak jaso eta biometanizazio plantara eramateko aukera ere aipatzen du, gure inguruneak eskaintzen dituen aukera ezberdinen arteko sinergiak bilatuz.

Partekatu: Facebook Twitter Pinterest Google Plus StumbleUpon Reddit RSS Email

Iruzkinik ez

Utzi zure Iruzkina

*