Otxandioko biomasa baliabide lokalen azterketa
Ikerlan honetan Otxandiok dituen biomasa baliabideak eta hauek erabiliz herriko udal eraikin desberdinen berokuntza beharrizanak asetzeko egon daitezkeen aukerak aztertzen dira.
Lana hiru ataletan banatzen da:
1. Atala: Otxandioko biomasa baliabideen azterketa
Herriak duen baso biomasa erabilgarria eta hau erabiltzeko dauden aukerak aztertzen dira, 2017. urtea arte indarrean dagoen Otxandio udalerriko erabilera publikoko mendien antolamendu planean planifikatutako mozketa eta izakinetan oinarrituta
2. Atala: Otxandiorako biomasa hornidura bideak
Otxandioko udal eraikin desberdinak berotzeko biomasa hornidurarako bi eredu aztertu eta azaltzen dira, eta egokiena eta bideragarriena zein litzakeen proposatzen da.
3. Atala: Ondorioak eta Otxandiorako gomendioak
Emaitzak, ondorioak eta proposamenak sintetizatzen dira Otxandioko herriak jarraitu beharreko urratsei buruzko erabakiak hartu ditzan.
Iruzkinik ez