Zelan isolatu gure etxea ganoraz?

Urtarrilaren 12an, Udal arkitektoak etxeetako isolamenduari buruzko ikastaro bat eman zuen hainbat herritarren eskaerari erantzunez.

Gas propanoa azken urteetan asko garestitu izanaren ondorioz, eta petrolio erreserben agorpenaren ondorioz etorkizunean tendentzia hau mantenduko denaren zihurtasunez, herritarren artean kezka handia dago etxeak zelan berotu. Beste energia iturri merkeago eta iraunkorragoak badiren arren, oinarrizko logikari jarraituz, aurrena berorik ez galtzea da eta ondorena behar den beroa zelan sortu.

Euskal Herrian azken urteetan egin den eraikuntzak ez dio arretarik jarri bioklimatikari eta ondorioz izugarrizko hipoteka energetikoa daukagu. Nahikoa da Otxandion bertan egin diren azken etxeen isolamendu maila eskasari erreparatzea gai honi behar bezala heldu ez zaiola konturatzeko.

Europako iparraldeko herrialdeetan aspalditik erabiltzen dira efizientzia energetikoa bilatzen duten teknikak eraikuntzan. Azken aldian “Passive house” delako kontzeptuak sona handia hartu du.

Partekatu: Facebook Twitter Pinterest Google Plus StumbleUpon Reddit RSS Email

Iruzkinik ez

Utzi zure Iruzkina

*