KULTURA kafe-tertulia

Gogoeta-prozesuaren baitan, 2012ko abenduaren 12an, Kulturari zegokion kafe-tertulia burutu zen. Herriko liburuzainaz, udaleko teknikariaz eta kultur arloaz interesatutako beste herritar batzuez gain, Otxandioko kultur eragile ezberdinetako ordezkariek hartu zuten parte. Eskuineko menuan aurkituko duzu kafe-tertulia horrek eman zuena.

Kulturari eskainitako kafe-tertulia hori, hiru zatitan eraiki zen. Hasteko, Herri-ola egitasmoaren azalpen orokorrak eman ziren. Ondotik, Otxandioko kultur eragile guztien topaleku izango den eta herriko kultur alorraren beharrak eta premiak asetzera datorren “Harreman sarea” izeneko proiektua eman zen ezagutzera. Azkenik, “Harreman sare” horren lanaren abiapuntu bezala, talde txikietan batu eta herriko kulturgintzaren beharrak, premiak edota gakoak antzemateko hausnarketa egin zen.

Partekatu: Facebook Twitter Pinterest Google Plus StumbleUpon Reddit RSS Email

Iruzkinik ez

Utzi zure Iruzkina

*