Amsterdameko biogas planta batera bisita

2011an biometanizazio planta bat eraikitzeko aurre ikerketa egin zenetik Otxandioko Udalak eragile desberdinei aurkeztu dio azterketa, hauen artean EEE/EVE erakundeari. Erakunde honek begi onez ikusi zituen aurreproiektuak zabaltzen zituen bideak eta Udalarekin elkarlanean aritzeko borondatea erakutsi zuen. Gauzak horrela, aukera honetan sakontzeko bideragarritasun azterketa bat burutzeko bidea abiatu genuen EEE/EVE erakundeak, Otxandioko Udalak eta biometanizazio gaietan ezpezialdua dagoen Onitek enpresak.

Bideragarritasun azterketan abiatuaz batera 2011 aurrediagnosian aurrikusitako baldintza garrantzitsu bat bertan behera gelditu izanarekin egin genuen topo, hau da, energi iturri berriztagarrietatik lortutako argi-indarra sarean saltzerakoan zegoen “prima” desagertuta zegoen. Honen desagerpenak aurreko bideragarritasun aukerak bertan behera utzi eta bide berriak aztertzera bultzatu gintuen.

Horrela, bideetako bat biogasa zuzenean etxeetako galdaretan erretzeko modura jartzeko aukera lantzea zela ikusi zen. Baina aukera honek lortutako biogasaren purifikatze prozesu bat eskatzen du eta duela gutxi arte prozesu hau egiteko zeuden aukerek infraestruktura oso astunak eskatzen zituzten. Azken urteetan Herbeheretan prozesu hau burutzeko teknologia asko garatu dute eta gaur egun oso konpaktua den instalazio batean burutu daiteke. Hain zuzen ere, Amsterdan ingiuruko horrelako instalazio batera egin dute bisita Otxandioko Udaleko ordezkariek, EEE/EVE eta Onitekekin batera. Bidaian jasotako informazioa oso interesgarria izan da eta abian den azterketarako baliagarria izango da.

Azterketaren emaitzak hurrengo udazkenean jendaurrean aurkezteko moduan egon daiztezkeela uste du Udalak. Hau horrela denean herritarrekin berau partekatu eta iritzi trukaketarako beharrezko bide desberdinak jarriko dira abian.

Partekatu: Facebook Twitter Pinterest Google Plus StumbleUpon Reddit RSS Email

Iruzkinik ez

Utzi zure Iruzkina

*