Herrigintza-tailerra

Otxandion zer nahi duzu aldatu, antolatu, eraiki, sortu…?

Mainondoko gimnasio berrian, maiatzaren 10ean, goizean.

Otxandio oso herri aktiboa eta parte-hartzailea dela esaten dugu askotan. Baina hori nola da posible? Ba, guztion artean guztiontzako gauzak egiten ditugulako: herriko elkarteetako kide zarelako edota ekimenetan parte hartzen duzulako, herri-ondasunak zaintzen dituzulako, ospakizun ezberdinetan parte hartzen duzulako (limonadan, dantzan, danborradan, San Martinen), elkar zaintzen dugulako…

Hori da herrigintza, eta zeuk egiten duzu!

Azken finean, komunitatea osatzen dugu, eta elkarrekin bizi gara. Zu eta zure aldamenekoaren interes eta nahiek egiten dute Otxandio.

 

Zein da zure hurrengo erronka?

Otxandion zer nahi duzu aldatu, antolatu, eraiki, sortu…?

Ba, aukera ederra duzu zure ilusio eta asmoak beste askori azaltzeko. Gainera, aukera izango duzu besteenak entzuteko. Eta agian, guztion artean, has gaitezke asmo hauek gauzatzen, modu kontziente eta eraginkorrean.

 

Egia esan, gauza asko ditugu guztion artean lantzeko:

oinarrizko beharretan, elkarren zaintzan, ingurumenean,

ekonomian, kulturgintzan, kirolean…

 

Bazatoz zeu ere herrigintza-tailerrera?

Partekatu: Facebook Twitter Pinterest Google Plus StumbleUpon Reddit RSS Email

Iruzkinik ez

Utzi zure Iruzkina

*