Herrigileei deia datorren zapaturako

Herri-olak maiatzaren 10ean herrigintza tailer bat antolatu nahi du.

Zer da herrigintza tailerra? Batzar irekia, parte-hartzailea eta dinamikoa.

Zertarako herrigintza tailerra? Otxandion datozen bi urteetan garatuko ditugun proiektuak identifikatzeko. Zer behar dugu gure herrian datozen urteetan elikadurari, kirolari, hezkuntzari, hondakinen kudeaketari, energia-baliabideei, nagusien zaintzari, etorkinen integrazioari, etb.-i dagokionez? Proiektu konkretuetaz ari gara, proiektu materialetaz.

Zein da zure ikuspuntua? Zeintzuk dira gure premiak komunitate bezala zure ustez?

Noiz izango da herrigintza tailerra? Maiatzaren 10ean egitea proposatzen dugu, goizean zehar.

Herrigintzan diharduzun horri dei egiten dizugu datorren zapatuan, apirilak 12, kultur-etxean, 11:00etan, egingo dugun batzarrera etortzeko. Bertan proposamenaren zehaztasunak aurkeztuko ditugu eta zuok guztiokin elkarbanatu. 40 minutuko iraupena izango du batzarrak.

Hortaz gain, azken urtean zehar egindako pelikularen trailerra emango dugu.

Bertan ikusiko garelakoan, agur bero bat!

Partekatu: Facebook Twitter Pinterest Google Plus StumbleUpon Reddit RSS Email

Iruzkinik ez

Utzi zure Iruzkina

*