Ekainaren 17an Herri-ola batzordea eratuko da

Ekainaren 17an, eguaztena, Herri-ola batzordea eratuko da. Batzarra 19:00etan izango da Mainondoko eskolan.

Herri-ola batzordea Herri-olaren ikuspegi osoa duen batzordea da. Herri-olaren kudeaketa estrategikoa egitea dagokio. Prozesuetako zaindariek, Herri-olako koordinatzaileak, alkateak, beste bi udal ordezkarik (ordezkaritza duten alderdi bakoitzeko banak) eta garapen teknikariak osatuko dute batzordea. Deialdiak zabalak izango dira eta edozein herritarrek izango du bertaratzeko aukera. Hileko lehenengo astelehenetan batuko da, Mainondoko eskolan, 19:00etan. Koordinatzaileak dinamizatuko du Herri-ola batzordea.

Ekainaren 17ko eraketa batzarreanĀ Herri-olako koordinatzailearen izendapena eztabaidatuko da.

 

Partekatu: Facebook Twitter Pinterest Google Plus StumbleUpon Reddit RSS Email

Iruzkinik ez

Utzi zure Iruzkina

*