Euskal Herriko Koop57 eratuko dute larunbatean Ondarroan
Euskal Herriko Koop57k larunbata honetan ekingo dio osotasunez bere ibilbideari, egun horretan onartuko du Kataluniako Coop57ko kontseilu errektoreak erakunde gisa, Ondarroan egingo den ekitaldi batean. Ondoren, berriki abian jarri den Arrigorri ostatu jatetxe kooperatiboan elkartuko dira denak bazkaritan.
Iruzkinik ez