Zorionak Otxandio!

Herri askotan bezala, Otxandion ere kontsumo ohiturak aldatu egin dira eta gero eta hondakin kopuru handiagoa sortzen dogu. Hondakinak murriztu, berrerabili eta birziklatzeko konpromisoa hartu beharko genuke.

Beste behin, bide horretan Otxandioko herritarrak arduratsu jokatu eta konprometitzeko prest agertu dira. Gure etxeko janari hondarrak zakarrontzira bota beharrean, hondar horiek konpostatzeko martxan jarri den kanpainan 90 familiatik gora apuntatu dira. Beraz, beste behin, zorionak eta eskerrak ematea besterik ez dogu.

Hala ere, bidea erreza dela ez digu inork esan. Aste honetan jakin izan dogu, Bizkaiko Foru Aldundiak honetara bideratua zuen diru-poltsa agortu dela, eta ondorioz, otxandioarrok diru-laguntza jasotzeko hurrengo urtera arte itxaron behar izango dogula.

Gauzak horrela, hurrengo hilabeteetan, Udalaren laguntza ekonomiko xumearekin, konpostaren gaineko ikastaroak antolatzera eta proba pilotu bezala Auzokonpost gune pare bat jartzera mugatuko gara. Urtarriletik aurrera, diru laguntza jaso ahala, kanpaina honetan apuntatutako herritar guztiei erantzuten saiatuko gara.

Laster gure berri izango dozue.

Eskerrik asko benetan.

Partekatu: Facebook Twitter Pinterest Google Plus StumbleUpon Reddit RSS Email

Iruzkinik ez

Utzi zure Iruzkina

*