Irakurketa Kluba laster martxan

Ekainean zehar egindako ipuin kontaketan, Bularretik Mintzorako partaideek Irakurketa Klubari buruzko informazioa eman zuten Otxandion. Irakurketa Klubetako proposamena gurasoak eta haurrak elkarrekin liburutegira etortzea da. Era horretan, gozatzeko une bat sortzen da, ipuin, kantu, olerki eta hitz jolasekin heldu eta haurrek ondo pasatu dezaten; bestetik, gurasoen prestakuntza bilatzen da. Horretarako, euskal haur literaturako baliabideak erakusten dira, eta kontatzeko moduak azaltzen. Azken batean, helduak seme-alabekin literatura modu autonomoan lantzeko gai senti daitezen nahi da.
 
Guraso eta haurrek ekimen batzuk burutzen dituzte elkarrekin, hala nola, irakurketa ozenak, liburuen aurkezpenak, irakurritako liburuei buruzko komentario eta gomendioak, eta hainbat ekimen lasai liburuak ezagutuz gozatzeko eta idatzizko literaturaren bibliografia pixkanaka osatzen hasteko.  Irakurketa klubean parte hartzeko prest bazaude, idatzi euskara@otxandio.net helbidera. Horra hor, Irakurketa klubaren informazio gehiago:
 
– Irakurketa saioak gurasoentzako eta umeentzako dira. Garrantzitsua da, beraz, haurrarekin saiora datorren helduak parte-hartzeko jarrera izatea.
 
2 talde sortu dira: bata, Haur Hezkuntzakoa (3-6 urte); bestea, Lehen Hezkuntzakoa (6-8 urte).
 
Hilean behin izango dira saioak, Otxandion (lekua zehazteke)
 
6 saio izango dira Bularretik Mintzorako gidariak lagunduta: urria, azaroa, abendua, urtarrila, otsaila eta martxoa. Hortik aurrera, gurasoek taldeari jarraipena ematea sustatuko da.
 
– Eguna: martitzenak. Data zehatzak: urriak 4, azaroak 8, abenduak 13.
 
– Ordua: Haur Hezkuntza (3-6 urte):   17etan.
             Lehen Hezkuntza (6-8 urte): 18etan
 
Partekatu: Facebook Twitter Pinterest Google Plus StumbleUpon Reddit RSS Email

Iruzkinik ez

Utzi zure Iruzkina

*