Amatriciana solidarioa

Abuztuan Italia erdialdean izandako lurrikarak kaltetutakoei laguntzeko jaia.

Pasa den abuztuaren 24an lurrikara indartsu batek Italia erdigunea astindu zuen 300 hildakotik gora
eraginez eta inguruko herriak suntsituz. Herririk kaltetuenak Amatrice, Pescara del Tronto eta Accumoli izan dira. Hasierako larrialdi momentuak pasata komunikabideek bertatik alde egin dute eta badirudi guztia bukatu dela. Baina guztiz txikituta gelditu diren herriok laguntza beharrean daude oraindik: kaleak hondakinez estalirik daude, herritarrak kanpamentuetan ebakuaturik eta
etxeak berreraikitzeke.

Suntsitutako herrietako bat da Amatrice, 2600 biztanle inguruko herria, eta bertakoa da mundu osoan ezaguna den “Spaghetti all’amatriciana” platera. Urriaren 16an plater hau probatzeko aukera egongo da plazan Alessandrok (herriko italiarrak) handik ekarritako kontu eta kantuak entzunez.

Amatriciana solidarioa_

Partekatu: Facebook Twitter Pinterest Google Plus StumbleUpon Reddit RSS Email

Iruzkinik ez

Utzi zure Iruzkina

*