Zer hobea irakurtzea baino?

Oraingoan irakurleak eta liburua dira protagonista. Herri ugaritan daude irakurle taldeak, eta beste edozein afizio bezala, literatura ere taldean gozatzekoa izan daitekeela erakusten dute. Liburuetako istorioek denok berdintzen gaituzte. Ez dago inspirazio eta interpretazio bakarra, liburu berak poza, negarra, zalantza, beldurra eta barrea eragin ditzake, eta horixe da bere balioa. Irakurketa taldeetan ezer ez da derrigorrezkoa: ez da ezinbestekoa liburua irakurrita edo bukatuta edukitzea, ezta zerbait esatea ere. Dinamizatzaile baten arrimuan…etorri nahi?

Hilean behin sortuko dogun taldera batu nahi badozu, idatzi euskara@otxandio.net helbidera edo liburutegian izena emon.

 

Irakurzaletasuna

 
Partekatu: Facebook Twitter Pinterest Google Plus StumbleUpon Reddit RSS Email

Iruzkinik ez

Utzi zure Iruzkina

*