Euskarazko Produktuen Katalogoa

Euskal Herriko lurralde eta ezaugarri oso ezberdinetako 200 herritako udalek egin dute bat euskarazko produktuak sustatzeko egitasmo honetan: handiak nahiz txikiak; euskaldun kopuru altuko nahiz baxukoak… Otxandio herri horietako bat izanik, hurrengo asteetan Otxandioko Herri Eskolan Euskarazko Produktuen Katalogoa banatuko zaie bertako ikasleei.

Katalogoan era askotako produktuen berri ematen da. 16 urte bitarteko haur eta gazteentzako produktuak dira, eta zortzi ataletan sailkatuta daude: aldizkariak, musika, liburuak, komikiak, informatika, jostailu eta jokoak, filmak, eta gurasoentzako materiala. Katalogoan hainbat produkturen erreferentzia zehatza ematen da: produktuaren izena eta irudia, egilea, adin-tartea, argitaletxea, eta gutxi gorabeherako prezioa. Katalogoa PDF formatuan ikusteko egin klik hemen.

Informazio gehiago: http://www.katalogoa.eus/

Partekatu: Facebook Twitter Pinterest Google Plus StumbleUpon Reddit RSS Email

Iruzkinik ez

Utzi zure Iruzkina

*