Alkarregaz prozesuak otxandiotarron aukera berdintasuna bermatzea du helburu. Jatorri eta kultura desberdinetako herritarrak ditugu gure artean, komunitate anitza osatzen dugu. Kultur aniztasun honen kudeaketa inklusiboa izango da Alkarregaz prozesuaren iparretako bat.

Bigarren iparra sexu eta genero bazterketari aurre egitea izango da. Edozein delarik ere pertsonen sexu aukera, gizon eta emakumeen arteko aukera berdintasuna helburu duten praktika feministak sustatuko dira, herritar guztien askatasuna eta aukera berdintasuna helburu.

Amatriciana solidarioa

Abuztuan Italia erdialdean izandako lurrikarak kaltetutakoei laguntzeko jaia. Pasa den abuztuaren 24an lurrikara indartsu batek Italia erdigunea astindu zuen 300 hildakotik goraeraginez eta inguruko herriak suntsituz. Herririk kaltetuenak Amatrice, Pescara del Tronto eta Accumoli izan dira. Hasierako larrialdi momentuak pasata komunikabideek bertatik alde egin dute eta badirudi guztia bukatu dela. Baina guztiz txikituta gelditu diren herriok laguntza beharrean daude oraindik: kaleak hondakinez estalirik daude, herritarrak kanpamentuetan ebakuaturik etaetxeak berreraikitzeke. Suntsitutako […]

Herrixen Murgilduz Baliabide gida eskuragarri dokutegian

http://www.herri-ola.eus/alkarregaz/  

‘Euskal Herritik mundura, mundutik Euskal Herrira’ jaia ospatu zen maiatzaren 30ean

Maiatzaren 30ean bukatu zen ‘Euskal Herritik mundura, mundurik Euskal Herrira’ izenburupean egin den hitzaldi zikloa. Bukaera kultur aniztasunaren aldeko jaialdi batekin eman zitzaion hitzaldi ziklo honi. Egun osoko egitarau oparo baten barrun, eguerdian, kultur jatorri ezberdinetako otxandioarrek beraien janari bereziak prestatu zituzten. Laster, hitzaldi ziklo honetan produzitu den materiala eskuragarri jarriko da.