Amarauna prozesua Otxandio euskalduntzearen alde lan egiten duen prozesua da. Prozesu hau Euskaldunon Amaraune deritzon herritarren sareak elikatzen du.

Euskara eta euskal kultura erdigunean nahi ditugu, euskaraz eta euskaratik biziko den Otxandio. Euskararen erabileraren hedapena da belaunaldi honen erronka eta horretantxe jarriko ditu Amaraunak indarrak, gure herrian euskararen erabilera areagotzeko praktikak garatuz. Bestalde, hizkuntz ondarea jaso eta transmititzea ere izango du prozesu honek helburu.

Euskalduntze prozesua zeharkako gaia izanik, Herri-olako prozesu guztietan eragin beharko du Amaraunak.

Euskarazko Produktuen Katalogoa

Euskal Herriko lurralde eta ezaugarri oso ezberdinetako 200 herritako udalek egin dute bat euskarazko produktuak sustatzeko egitasmo honetan: handiak nahiz txikiak; euskaldun kopuru altuko nahiz baxukoak… Otxandio herri horietako bat izanik, hurrengo asteetan Otxandioko Herri Eskolan Euskarazko Produktuen Katalogoa banatuko zaie bertako ikasleei. Katalogoan era askotako produktuen berri ematen da. 16 urte bitarteko haur eta gazteentzako produktuak dira, eta zortzi ataletan sailkatuta daude: aldizkariak, musika, liburuak, komikiak, informatika, jostailu eta […]

Zer hobea irakurtzea baino?

Oraingoan irakurleak eta liburua dira protagonista. Herri ugaritan daude irakurle taldeak, eta beste edozein afizio bezala, literatura ere taldean gozatzekoa izan daitekeela erakusten dute. Liburuetako istorioek denok berdintzen gaituzte. Ez dago inspirazio eta interpretazio bakarra, liburu berak poza, negarra, zalantza, beldurra eta barrea eragin ditzake, eta horixe da bere balioa. Irakurketa taldeetan ezer ez da derrigorrezkoa: ez da ezinbestekoa liburua irakurrita edo bukatuta edukitzea, ezta zerbait esatea ere. Dinamizatzaile baten […]

Otxandion negua oso gogorra. Zer egingo dozu? etxean geratu? Etorri euskara ikastera

Etorri euskara ikastera. Hiru talde osatu dira Otxandion bertan euskara ikasteko: A1 maila (iniziazioa): Astelehen eta eguaztenetan 09:30etik 12:30era A2 maila: Martitzen eta eguen 16:30etik 19:30era B1 eta B2 mailak: Astelehen, eguazten eta barikuetan 17:00etatik 19.00etara. Emon izena 94 631 56 57 edo 607 63 29 16 telefonoetan.

Euskera ikesi gure dozu?

Otxandidxon bertan euskara eskolak emongo die beste urte batez. Euskara eskolak Udalak diruz laguntzen dauz. Interesa badaukozu, deitu 945 45 00 20 telefonua edo idatzi email bat euskara@otxandio.net helbidia.

Irakurketa Kluba laster martxan

Ekainean zehar egindako ipuin kontaketan, Bularretik Mintzorako partaideek Irakurketa Klubari buruzko informazioa eman zuten Otxandion. Irakurketa Klubetako proposamena gurasoak eta haurrak elkarrekin liburutegira etortzea da. Era horretan, gozatzeko une bat sortzen da, ipuin, kantu, olerki eta hitz jolasekin heldu eta haurrek ondo pasatu dezaten; bestetik, gurasoen prestakuntza bilatzen da. Horretarako, euskal haur literaturako baliabideak erakusten dira, eta kontatzeko moduak azaltzen. Azken batean, helduak seme-alabekin literatura modu autonomoan lantzeko gai senti […]

Badator hikalaguna!

Asko gara hitanoz ez dakigun gazte eta helduak. Hitanoaren transmisioa eten egin da herri asko eta askotan, baina euskararen adierazkortasuna bultzatzeko eta euskararen erabilera handitzeko bide oso ona da. Otxandioko nagusi askok ondo asko egiten dute hitanoz eta gazteagoei irakasteko gertu daude. Hikalaguna taldean parte hartu nahi baduzu, idatzi mezu bat esanez hikalaguna taldean parte hartzeko prest zaudela helbide honetan: euskara@otxandio.net Hikalaguna egitasmoan urtarrilaren bukaeran martxan jarriko dogu eta apuntatzeko […]