Arresebeitia prozesuak Otxandioko kultur dinamikan eta herri nortasunean eragin nahi du, eragile ezberdinen arteko komunikazioa bultzatuz eta udala eta kultur eragileen arteko elkarlanerako espazioak sortuz. Horretarako udala eta eragile ezberdinen artean ipar konpartitu bat eraikitzea bultzatuko da, herri nortasuna indartzea helburu duten proiektuak nahiz adostutako kultur eredua bultzatzeko dinamika ezberdinak txertatuz..

Horretaz gain, kultur dinamika honek behar dituen azpiegituren ingurukoeztabaida bat bultzatuko da, denon artean azpiegitura horien diseinua nahiz kudeaketa eredua adostuz.

Prozesu honi Arresebeitia izena jarri zaio Felipe Arresebeitia Otxandiotar idazle eta poeta ezagunaren omenez, eta bere heriotzaren 100. urteurrena oroitzeko egindako herri antzerkiak ezin hobeto isladatzen duelako prozesu honekin bultzatu nahi dena: herriko kultur eragile ezberdinak elkarlanean herri-nortasuna sendotzen duen kultur proiektu konpartitu baten alde.