Burdina prozesuak Otxandioko bigarren sektorea monitorizatu eta, ahal dela, sustatzea du helburu. Industria izan da historikoki gure herriaren motore ekonomikoa. XX. mendearen bigarren erdialdean bertan sortutako ekintzailetasuna gai izan zen enpresa industrialak martxan jarri eta lana sortzeko.

Egungo testuinguru ekonomiko orokorrean zailtasunak ageri dira orain arte ezagutu dugun jarduera industriala garatzeko. Nola eragin positiboki gure inguruneak dituen ahuldade faktoreak gutxitzen eta bigarren sektoreko lanpostuak mantentzen? Zer motako jarduera industriala jaso lezake gure industrialdeak etorkizunean? Hauexek dira Burdina prozesuak bilatuko dituen erantzunak.