KULTURA kafe-tertulia

Gogoeta-prozesuaren baitan, 2012ko abenduaren 12an, Kulturari zegokion kafe-tertulia burutu zen. Herriko liburuzainaz, udaleko teknikariaz eta kultur arloaz interesatutako beste herritar batzuez gain, Otxandioko kultur eragile ezberdinetako ordezkariek hartu zuten parte. Eskuineko menuan aurkituko duzu kafe-tertulia horrek eman zuena. Kulturari eskainitako kafe-tertulia hori, hiru zatitan eraiki zen. Hasteko, Herri-ola egitasmoaren azalpen orokorrak eman ziren. Ondotik, Otxandioko kultur eragile guztien topaleku izango den eta herriko kultur alorraren beharrak eta premiak asetzera datorren […]

ARRESEBEITIA proiektua

Arresebeitia proiektuak Otxandioko kultur dinamikan eta herri nortasunean eragin nahi du, eragile ezberdinen arteko komunikazioa bultzatuz eta udala eta kultur eragileen arteko elkarlanerako espazioak sortuz. Horretarako udala eta eragile ezberdinen artean ipar konpartitu bat eraikitzea bultzatuko da, herri nortasuna indartzea helburu duten proiektuak nahiz adostutako kultur eredua bultzatzeko dinamika ezberdinak ikuspegi integral eta osagarri batean txertatuz. Honetaz gain, kultur dinamika honek behar dituen azpiegituren inguruko eztabaida bat bultzatuko da, denon […]