Zergatik ez ditugu Tuteran gure haurrak euskaldunduko? Eta helduentzako euskarazko ikastaroren bat antolatuko bagenu Tafallan? Ederki legoke Cascanten euskaltzaleok biltzeko txoko bat izatea… Eta euskara eguna ospatuko bagenu Sartagudan? Orain hamarkada batzuk amets huts ziren haiek errealitate dira gaur. Eraikin, material eta irakasle tituludunik gabe eta borondate handiz abiatutako heziketa esperientzietatik datoz Nafarroa hegoaldean euskararentzako ezinbesteko diren ikastolak. Helduen euskalduntze eskolak emateko auzolanean txukundutako lonja haietatik datoz egungo euskaltegiak. […]
Kementsu Kultur Elkarteak, beste urte batez, Baserriko Produktuen Azoka antolatu du abenduaren 13an. Goizeko 09:00etatik 15:00ak arte, Otxandioko Plaza Nagusian, 40 ekoizle baino gehiago batuko dira eta trikitilariek eta kale-animazioak girotuko dute azoka.
Urriaren 24an Alternatiben herria ospatuko da Bilbon. Jarraian ikus dezakezue antolatu den egitarau oparoa.
#GureBazka sortaren lehen alea Beñat Irasuegirekin: Olatukoop ekonomia eraldatzailearen kooperatiben sareko kideetako bat.
Datorren astelehenean, hilak 7, iraileko Herri-ola batzordea ospatuko da jarraian azaltzen den gai zerrenda landuz: HO 20150907 Gai Zerrenda
Mondragon Unibertsitateko Lanki ikertegiak antolatuta, Joan Subirats Humet-ek “Erantzuna kooperatibagintza bada, zein zen galdera?” hitzaldia eskaini zuen Aretxabaletako campusean, uztailaren 15ean. Hona hemen landu zituen galderetako batzuek: http://goo.gl/t5k81O
Este documento, fruto de la colaboración y alianza entre Bizilur, Etxalde y EHNE Bizkaia, nace con el objetivo de aportar claves y fortalecer las capacidades de los municipios de Euskal Herria para impulsar la soberanía alimentaria en el ámbito de las políticas públicas locales. http://goo.gl/oeACQP
Ekainaren 29an lehenengo Herri-ola batzordea ospatuko da. Hurrengo hau izango da gai-ordena: HO batzordea 20150629 Ohi bezala Mainondoko eskolan batuko gara 19:00etan.
Gorbeia eta Anboto artean, naturaz inguraturik dago Otxandio. Ez da herri handia, baina bizitza sozial handia du. Historiaz betetakoa ere bada; antzinako ardo eta arrain saltzaileen geralekua izandakoak 1936ko gerran Iberiar penintsulako gizarte zibilaren kontrako lehen bonbardaketa jasan zuen, herriko jaietan. Naturaz, kulturaz, historiaz, eta bertako jendeaz asko dago ikasteko. Irakasleak, otxandiarrak eurak. http://goo.gl/ediRwJ
- 1
- 2