Amsterdameko biogas planta batera bisita

2011an biometanizazio planta bat eraikitzeko aurre ikerketa egin zenetik Otxandioko Udalak eragile desberdinei aurkeztu dio azterketa, hauen artean EEE/EVE erakundeari. Erakunde honek begi onez ikusi zituen aurreproiektuak zabaltzen zituen bideak eta Udalarekin elkarlanean aritzeko borondatea erakutsi zuen. Gauzak horrela, aukera honetan sakontzeko bideragarritasun azterketa bat burutzeko bidea abiatu genuen EEE/EVE erakundeak, Otxandioko Udalak eta biometanizazio gaietan ezpezialdua dagoen Onitek enpresak. Bideragarritasun azterketan abiatuaz batera 2011 aurrediagnosian aurrikusitako baldintza garrantzitsu bat […]

Goiener kooperatibari buruzko hitzaldia

Goiener kooperatibari buruzko hitzaldia izango da Martxoaren 7an, eguena, 18:30etan Kultur etxean. Som energia-ren lehengusu txiki euskalduna den kooperatiba sortu berria da Goiener. Kooperatiba honetako kide bat etorriko da esperientzia honen berri ematera. Energia subiranotasuna Elektrizitatearen komertzializazioa Elektrizitatearen sorkuntza Sistema energetiko sosteniblea Sistema energetikoaren demokratizazioa

OREKA kafe-tertulia

Gogoeta-prozesuaren baitako Oreka prozesuari dagokion kafe-tertulia urtarrilaren 23an ospatu zen. 16 herritarrek hartu zuten parte. Hemen kafe-tertuliak eman zuenaren laburpen bat: Kafe-tertulian zehar gai desberdinak jorratu ziren eta baliabide energetikoen bueltan dagoen problematika nahikoa modu integralean eztabaidatu zen. Hasteko, energiaren arloan aldaketa momentu kritikoan gauden pertzepzioa hedatua dela nabarmendu dezakegu. Hurrengo analisi honek kokapen egokia ematen digu: Krisi energetiko larri batean sartuta gaude. Krisi energetikoa eta krisi ekonomikoa gauza desberdinak […]

Zelan isolatu gure etxea ganoraz?

Urtarrilaren 12an, Udal arkitektoak etxeetako isolamenduari buruzko ikastaro bat eman zuen hainbat herritarren eskaerari erantzunez. Gas propanoa azken urteetan asko garestitu izanaren ondorioz, eta petrolio erreserben agorpenaren ondorioz etorkizunean tendentzia hau mantenduko denaren zihurtasunez, herritarren artean kezka handia dago etxeak zelan berotu. Beste energia iturri merkeago eta iraunkorragoak badiren arren, oinarrizko logikari jarraituz, aurrena berorik ez galtzea da eta ondorena behar den beroa zelan sortu. Euskal Herrian azken urteetan egin […]

Otxandioko biomasa baliabide lokalen azterketa

Ikerlan honetan Otxandiok dituen biomasa baliabideak eta hauek erabiliz herriko udal eraikin desberdinen berokuntza beharrizanak asetzeko egon daitezkeen aukerak aztertzen dira. Lana hiru ataletan banatzen da: 1. Atala: Otxandioko biomasa baliabideen azterketa Herriak duen baso biomasa erabilgarria eta hau erabiltzeko dauden aukerak aztertzen dira, 2017. urtea arte indarrean dagoen Otxandio udalerriko erabilera publikoko mendien antolamendu planean planifikatutako mozketa eta izakinetan oinarrituta 2. Atala: Otxandiorako biomasa hornidura bideak Otxandioko udal eraikin […]

Mugagabeko hazkundea eta energi krisia

OREKA proiektuaren helburua energia kontsumoa murriztu eta energia iturri fosilekiko dependentzia gutxitzea da. Proiektu honek gure herriaren etorkizunean daukan garrantziaz kontzientzia hartu ahal izateko, garrantzitsua da mugagabeko hazkundeak energiaren esparruan daukan inpaktua ezagutzea. Jarraian estekatzen den interneteko orrialdean dauden bideoetan oso modu didaktiko eta errezean azaltzen da zer den eta zein ondorio dituen mugagabeko hazkundeak, eta zein inpaktu duen energiaren esparruan. Etengabeko hazkundean oinarritutako garapen ereduak dituen arriskuez kontzientzia hartzeko […]

Biomasa eta Ultzamako esperientzia

Biometanizazioaren inguruko Herritarron Kontseiluan herritarrek adierazitako iritzi eta kezkak aztertu ondoren, eta Gorka Buenok egindako hausnarketen ildotik, udalak biomasaren aprobetxamenduaren inguruko ikerketa egin arte proiektu honetan aurrera ez egitea erabaki du. Biomasaren aprobetxamenduaren inguruko ikerketa 2012 urtean zehar gauzatzea aurre ikusten da, eta bertako ondorioak ezagutu ondoren biometanizazioa eta biomasa proiektu bakar batean lantzeko aukerak aztertuko dira. Horretako Euskal Herri mailan dagoen erreferentzia nagusia Ultzama herrian (Nafarroa) garatutako esperientzia da. […]

Gorka Buenoren hausnarketa

Biometanizazioaren inguruan egindako Herritarron Kontseiluan Gorka Bueno EHUko irakasleak parte hartu zuen. Mundu mailan eta bereziki Euskal Herrian energiaren arazoa kokatzeko zenbait datu eman zituen, erregai fosilen agorpenak gure gizarte ereduan izango duen inpaktua azpimarratuz. Sarrera honi atxikitzen den dokumentuan, Gorkak Otxandioko biometanizazio plantaren inguruan egindako hausnarketa bat jasotzen da, Ultzama herrian izandako esperientziarekin alderatuz. Bertan plantaren tamainaren inguruko kezka azaltzen du, aurkeztutako hiru eszenatokiak baino txikiagoa izango zen aukera […]

Biometanizazioa ikerketa

Sarrera honi atxikitzen den dokumentuan Otxandion biometanizazio planta bat eraikitzeko aurre ikerketa jasotzen da. Biometanizazio planta batean hondakin organikoak (nekazaritza nahiz abeltzantzako hondakinak) lehengai bezala erabiliz konposta eta biogasa produzitzen dira. Konposta ongarri moduan erabiltzen da eta biogasa berriz erre eta elektrizitatea nahiz beroa sortzeko erabiltzen da. Sartutako beroa bero sare baten bitartez banatu eta eraikuntzak berotzeko erabili daiteke. Ikerketa honek 3 eszenatoki ezberdin jasotzen ditu, biometanizazio plantaren tamainaren arabera. […]

Aurrediagnostikoa

Sarrera honi atxikitako dokumentuan OREKA proiektuaren garapenean abiapuntua den aurrediagnostikoa jasotzen da. Aurrediagnostiko horretan Otxandio eta inguruan energia berrriztagarrien aprobetxamenduari dagokionean egon daitezkeen aukerak aztertzen dira. Dokumentu honen helburua eszenatiko posibleak aurkeztea izan zen, lehentasunak finkatu eta azterketa sakonagoak abiatu ahal izateko.