Inaustutako adarrak konposta egiteko

Orain arte, herriko hondakin berdeak (lorategietako belarrak, inaustutako adarrak…) bazter baten bota edo zabortegira eramaten ziren. Hemendik aurrera, dena triturau eta konposta egiteko erabiliko dira. Helburua, zabor gitxiago sortzea da. Horra hor, gai hau oinarri, “Anboto” komunikabideak idatzitakoa.

Auzo-batzarrak

BADAKIZU HOLAN JARRAITUZ GERO, BASURA-TASA GERO ETA GEHIAGO GARESTITUKO DALA?   Otxandion, hondakinen % 26a bakarrik birziklatzen da. Gainontzeko %74a kontainer grisera botatzen dogu eta ostien zabortegira erueten da. Birziklatutako hondakinek tratetie debalde dan bitartean, kontainer grisera botatako basurie tratetie oso garestidxe da (57.166€). Informaziño gehiago ta soluziñuen barri auki gure badozu, GERTURATU KALIEN EGINGO DIREN AUZO-BATZARRETARA.  

Konpostatzea aurreztea da

Etxeko janari hondarrak konpostatzearen garrantziaz ohartarazi nahi du Zero Zaborrek martxan jarriko duen kanpaina berrian. “Kopostantzea aurreztea da” leloa daraman kanpaina berriarekin, herritarrak kontzientziatu nahi dira etxeetako janari hondarrak selektiboki batu eta konposta egitera bideratzeko. Ingurumen arrazoietatik haratago, arrazoi ekonomikoei ere garrantzia eman nahi zaie kanpaina berri honetan. Gero eta hondakin gehiago birziklatuz eta konpostatuz, ingurumenari mesede, eta herritarren poltsikoei mesede egingo zaiela argi utziz.

Abenduan 13ko azoka

Pasa den igandean azokan egon ginen Otxandioar gehiago konposta egitera animatzeko. Horrez gain, hondakinak murrizteko herritarrok erabili genitzazkeen produktuen adibide batzuk ere erakusgai izan genituen. Eskerrik asko standera hurbildu zineten guztioi!  

Primeran gabiz!

Letxerian kokatu dugun etxolan martxa ederra daramagu! Ia bete dugu etxolaren laurden bat! Ez hori bakarrik, konposta ongi egin dadin beharrezkoa den tenperatura ere lortu dugu! Honek itxura ederra dauka! Biba zuek!

JOSTAILU ETA LIBURU TRUKE MERKATUA

Mainondo Guraso Elkarteak eta Otxandioko ludoteka kudeatzen duen Txatxilipurdi Elkarteak, jostailu eta liburuen truke merkatua antolatu dute abenduaren 17rako. Zero Zaborretik ekimen hau txalotu nahi dugu, jakin baitakigu hondakinak birziklatzea baino garrantzi handiagoa duela berrerabilerak. Kasu honetan, norbaitek behar ez duen liburu edo jostailu hori zakarrontzira bota beharrean, beste pertsona bati ematean objetu hori berriz erabili eta bigarren “bizitza” bat ematen zaiolako.  

Lehenengo auzokonpost-etxola martxan!

Badira hiruzpalau hilabete Otxandioko plaza nagusian herritarrak konposta egitera animatzen saiatu ginenetik. Harrez gero, ia 100 familia gara auto-konposta edo auzo-konposta egiten hasteko izena eman dugunok. Mezu hau, berri onak emateko da: hastera goaz! Proiektu honetarako Bizkaiko Aldundiak eskaintzen dituen diru-laguntzak agortuta badaude ere, Otxandioko Udalak emandako 12.000€-tako diru partidari esker, posible izango dugu herrian bi auzo-konpost gune jartzea. Honez gain, herritarroi aurretiko argibideak ikastaro baten bidez ematea eta konposta […]

Zorionak Otxandio!

Herri askotan bezala, Otxandion ere kontsumo ohiturak aldatu egin dira eta gero eta hondakin kopuru handiagoa sortzen dogu. Hondakinak murriztu, berrerabili eta birziklatzeko konpromisoa hartu beharko genuke. Beste behin, bide horretan Otxandioko herritarrak arduratsu jokatu eta konprometitzeko prest agertu dira. Gure etxeko janari hondarrak zakarrontzira bota beharrean, hondar horiek konpostatzeko martxan jarri den kanpainan 90 familiatik gora apuntatu dira. Beraz, beste behin, zorionak eta eskerrak ematea besterik ez dogu. Hala […]

Konposta egiteko aukera zure esku

Etxeko janari hondarrakaz KONPOSTA EGIN GURE DOZU? Debalde da. Material guztia emango zaizu eta zuk orturako edo loreentzako ongarria lortuko duzu. Ez baduzu orturik edo lurrik konpostagailua jartzeko lasai egon. Zure etxe ondoko belargune publiko baten jarriko zaizu konpostagailua. Birziklapen Gidarekin batera, etxeko buzoira heldu zaizun inskripzio orria bete eta Udaletxean entregatu edo Udaletxeko buzoian sartu.

ZERO ZABOR proiektua

Arlo honetan zabor produkzioa murriztu eta gaikako bilketa bultzatzeko ekimen ezberdinak landuko dira. Helburua ahalik eta zabor kopururik txikiena produzitu eta ahalik eta kopuru handiena berrerabili eta birziklatzea da, horretarako zaborra hondakin gisa tratatu ordez lehengai gisa tratatuz. Zentzu honetan, gaikako bilketa bultzatzen duten sistema ezberdinak aztertuko dira, gure herriaren ezaugarrientzat egokiena izan daitekeena proposatuz. Era berean, materia organikoa herrian bertan aprobetxatzeko egon daitezkeen aukera ezberdinak aztertuko dira, batez ere […]