fondoa5

Elkartasuna

Herritar guztien, edozein delarik ere beraien jatorria, aukera berdintasunean oinarritzen den elkartasuna da Herri-ola egitasmoaren hirugarren oinarria. Zentzu honetan, indar berezia jartzen diogu kultur eta jatorri aniztasunaren aurrean jarrera inklusiboak garatzeari eta genero bazterketaren aurrean balore feministak sustatzeari. Justizia sozialean oinarrituko den garapen eredu berriaren eraikuntzan gure kulturaren ezaugarrietako bat izan den auzolana dugu erreferentzia gisa.

Jarraian aurkituko duzuen bideoan Miren Aranguren eta Yolanda Jubetoren hausnarketak aurkituko dituzue, elkartasunaz dihardugunean zertaz ari garen ulertzeko hainbat gako.

Cookie-ak erabiltzen ditugu nabigazio esperientzia hobetzeko eta gure zerbitzuak eskaintzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, ulertuko dugu horien erabilera onartzen duzula.