Badator hikalaguna!
Asko gara hitanoz ez dakigun gazte eta helduak. Hitanoaren transmisioa eten egin da herri asko eta askotan, baina euskararen adierazkortasuna bultzatzeko eta euskararen erabilera handitzeko bide oso ona da.
Otxandioko nagusi askok ondo asko egiten dute hitanoz eta gazteagoei irakasteko gertu daude. Hikalaguna taldean parte hartu nahi baduzu, idatzi mezu bat esanez hikalaguna taldean parte hartzeko prest zaudela helbide honetan: euskara@otxandio.net
Hikalaguna egitasmoan urtarrilaren bukaeran martxan jarriko dogu eta apuntatzeko azken eguna urtarrilaren 22a izango da.
“Belarriak erne eta mingaina bero, hitanoz egiten ikasiko dugu hilero”
Iruzkinik ez