Atal honetan Herri-ola egitasmoa osatzen duten herrigintza prozesuen guneak aurkituko dituzu. Koloretako borobiletan klikatuz prozesu bakoitzaren gunera sartuko zara. Bertan herrigintza prozesu horri jarraipena egin ahal izango diozu. Iritzia eman eta parte hartzeko aukera ere aurkituko duzu.

 
 
eskema_01

 

UDALA

Udala, instituzio publikoa den neurrian, Herri-ola egitasmoaren bultzatzaileetako bat da. Gure herriak izan behar duen garapenaren inguruko ikuspegi konpartitu bat eraikitzea, boterea demokratizatzea eta indarrean dagoen gizarte ereduaren inguruko hausnarketa bultzatzea izan dira egitasmo hau sustatzeko arrazoi nagusiak.

GIZARTE ZIBILA

Gizarte zibila da egitasmo honen benetako protagonista. Ez dago herririk herritarrik gabe. Herri-olak gizarte zibilaren, eta batez ere, Otxandioko herri mugimendua osatzen duten eragileen konpromisoa eta ekarpenak behar ditu. Horregatik, ez da proiektu itxia eta egitasmoa elikatuko duten proposamenei nahiz eztabaidei irekita dago.

ERAGILE EKONOMIKOAK

Herri-olaren baitan jasotako zenbait proiektu gauzatzeko beharrezkoa da aktibitate ekonomiko berriak bultzatzea. Horretarako, Otxandioko eragile ekonomiko ezberdinekin elkarlana bultzatuko da, beti ere Herri-olaren filosofia, bisio eta misioarekin koherentzian jokatuz.

Cookie-ak erabiltzen ditugu nabigazio esperientzia hobetzeko eta gure zerbitzuak eskaintzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, ulertuko dugu horien erabilera onartzen duzula.