Hezi hezkuntza komunitatea subjektutzat duen prozesua da. Herri-ola egitasmoaren balioak hezkuntza prozesuetan txertatuz, pertsona libre eta kritikoak hezten lagundu nahi du Hezik. Horretarako umeak subjektu aktibo bilakatu nahi ditu herrigintza prozesu desberdinetan protagonismoa eskainiz. Otxandio herri hezitzaile bihurtzea du helburu Hezi prozesuak finean.
Hasiera baten barikuan izan behar zuen “Oinez eskolara” hitzaldia atzeratua izan da. Hitzaldia Urtarrilaren 22an 18:30tan kultur etxean izango da.
Herriko haur eta nerabeek beste era bateko jolas parkeak nahi dituztela azaldu digute euren asanbladetan. Zergatik? Zelakoak lirateke jolas parke hezigarriak? Informa gaitezen eta sor ditzagun jolas parke hezigarriak!
Ikasturtean zehar HEZIn landuko ditugun gaien inguruan herritarrok informatu, formatu eta sentsibilizatzeko hitzaldi sorta antolatu dugu. Bariku honetan izango da lehena, HERRI HEZITZAILEA, ESKOLA HERRITARA izenburupean eta Otxandio herri hezitzaile izateko beharrezko informazioa eskainiko digute bertan.
Eguenean, azaroak 19, HEZIREN 3. asanbada burutuko da 19:00etan LUDOTEKAN. Aurtengo ikasturtean aurrera eramango ditugun proiektuak aurkeztuko ditugu bertan. Proiektuak herriko haur, heldu eta gaztetxook identifikatutako beharrizanetatik abiatzen dira. Berauek hobeto ezagutu edota hauetakoren batean parte hartu nahi duen herritar oro dago gonbidatuta asanbladara. Animatu!
Gaur ,uztailak 8, asteazkena, 18:30ean Heziko 2. asanbada egingo da Bolalekuan.Bertan, aurreko bilerako proposamen nagusien garapen zehatzagoa aurkeztu eta adostuko dogu. Animatu! Hemen aurreko asanbladako akta.
Ekainaren 5ean, barikua, Hezi egitasmoaren aurkezpena egingo da Bolatoki aretoan. Bi saio egingo dira; 17:30ean 6-16 urte arteko haur eta gaztetxoei zuzendutakoa eta 18:00etan 16tik aurrerakoentzat. Herritar guztiak daude gonbidatuta, izan ere, afrikako esaera zaharrak dioen moduan “TRIBU OSOA BEHAR DA HAUR BAT HEZTEKO” eta herri hezitzailera bidean denok gara ezinbestekoak.
Azken iruzkinak
Iruzkinik ez