Jagon prozesuak hirugarren adineko pertsonen beharrei erantzun nahi die. Populazioa zahartzen ari da eta etorkizunean joera hau areagotu egingo dela kontutan hartuta, lehen mailako erronka soziala izango da hirugarren adineko pertsonen beharrei erantzuna ematea.
Ahal den neurrian, behar hauek pertsonaren ingurune familiar hurbilean asetzea izango da lehenetsiko den aukera. Horretarako, ildo hau garatuko duten zerbitzu eta azpiegitura ezberdinak definitu eta bultzatuko dira.
Prozesu honetan zaintzak pisu handia hartzen du. Menpekotasuna duten pertsonen zaintza lanen prekarizazio eta feminizazioari aurre egiteko neurriak garatuko dira.
Zaindu programaren arduradunek, Durango Irratian, zaintzaile ez-profesionalei zuzendutako irrati saioa egiten dute. Aipatuta zaintzaile hauentzat baliagarria izan daitekeen informazioa ematea dute helburu irrati saio horiek. Horra hor, azken hilabeteetako irrati saioetan landuta gaiak eta horiek entzuteko link-ak. ELENA IRAOLAGOITIA. PSIKOLOGOA. Zer da dementzia I. https://dl.dropboxusercontent.com/u/262782935/ZAINDU%202015/ZAINDU%2003-03-15.MP3 ANA MARTIN. PSIKOLOGOA. Ekintza fisiko eta harreman sozialen onurak. https://dl.dropboxusercontent.com/u/262782935/ZAINDU%202015/ZAINDU%2028-04-15%20.mp3 MAITANE IRCIO. TERAPEUTA OKUPAZIONALA. Erortzeen prebentzioa eta laguntza teknikoak. https://dl.dropboxusercontent.com/u/262782935/ZAINDU%202015/ZAINDU%2012-05-15.mp3 MAITANE IRCIO. TERAPEUTA OKUPAZIONALA. […]
Ume eta zaharren arteko harremanak goxoak dira, batzuetan deserosoak, bestetan umoretsuak, “beti ere hunkigarriak eta hain benetakoak!” http://goo.gl/kxjXvF
2013. urtean, pertsona nagusien bizitza kalitatearen gainean burututako hausnarketaren sintesi dokumentua.
2013. urtean, pertsona nagusien bizitza kalitatearen gainean burututako hausnarketaren sintesi dokumentua.
Otsailaren 19an, martitzena, 18:30etan Bola-leku aretoan. Bereziki 55-65 urte bitartean daudenei zuzendua.Hemen informazioa: http://issuu.com/otxandio/docs/saioirekia1?mode=window
2012ko urtarrilean hasi eta ekainera bitarte (6 hilabetez) luzatuko den hausnarketa prozesuaren diseinua daukazue eskumako menuan.
- 1
- 2
Azken iruzkinak
Iruzkinik ez