Lurra prozesuak elikadura burujabetza du ardatz. Dependentzia alimentario gutxiagoko eskenatoki bateranzko trantsizio praktikak garatuko ditu prozesu honek. Zentzu honetan,
Lurra prozesua Arnasa prozesuarekin estuki lotuta dago, neurri handi baten lehen sektorearen garapen ekonomikoa baita elikadura burujabetzan aurrera egiteko gakoa.
Areago, ingurune naturala errespetatuko duen garapen iraunkorra helburu, nekazaritza ekologikoa sustatuko da.

Prozesu honen oinarrizko lanetako bat gure ingurune naturalaren erabilera ordenatu eta kudeatzea da, gure baso eta landa lurrak zein helbururekin eta nola erabiliko diren definituz.