Kontutan hartuta kirolak pertsonon osasun fisiko nahiz mentalean daukan eragina, eta ondorioz gure bizitza kalitatean daukan garrantzia, Mainondo prozesuaren bitartez kirolaren esparrua landu nahi da. Mainondo izena jarri zaio gure herrian dauden kirol azpiegitura garrantzitsuenak ingurune honetan kokatzen direlako, eta espazio honen nahiz bertan dauden azpiegituren berrantolaketa eta osaketa bat bultzatu nahi delako.

Mainondo kirol espazioaren diseinua egin eta kudeaketa eredua lantzeko kirolaren esparruan lanean diharduten eragile ezberdinen eta udalaren arteko elkarlana bultzatuko da, gure tamainako herri batek eduki behar dituen azpiegituren inguruko eztabaida sustatuz. Era berean, kirola lantzeko ereduaren inguruko hausnarketa ere bultzatuko da, hezkuntza komunitatea osatzen duten eragileekin elkarlanean.

Mainondoko azpiegiturak

Datorren astelehenean, hilak 6, 19:30etan, Mainondoko kirol azpiegieturak aztertzeko batzarra deituko da. Bertan Mainondoko kirol azpiegiturak nola dauden eta nola garatu behar diren eztabaidatuko dugu. Udal arduradunek frontoi azpiko espazioak biziberritzeko proposamen zehatz bat eramango dute eta eztabaidagai jarri. Batzarra kultur-etxean izango da.

KIROLA kafe-tertulia

Abenduaren 19an ospatu zen kirolari dagokion gogoeta-prozesuaren baitako kafe-tertulia. 24 lagunek hartu zuten parte. Hona hemen tertulia honek emandakoaren laburpen bat. Hiru gai nagusi jarri ziren mahai gainean: Kirol-hezkuntza Kirol-hezkuntzari dagokionez, Illuntxo pelota eskolako ordezkariek zein Miru-Gaineko ordezkariek krisi egoera jarri dute mahai gainean. Arrazoi desberdinengatik aldaketa momentu bat somatzen da. Inkonpatibilitatea ere egon daiteke multikirolaren, pelotaren eta futbolaren aukeren artean. Askotan solapatu egiten dira. Bestalde, umeak Otxandioko eskolatik irtetzen […]

MAINONDO proiektua

Kontutan hartuta kirolak gizakion osasun fisiko nahiz mentalean daukan eragina, eta ondorioz gure bizitza kalitatean daukan garrantzia, Mainondo proiektuaren bitartez kirolaren esparrua landu nahi da. Mainondo izena jarri zaio gure herrian dauden kirol azpiegitura garrantzitsuenak ingurune honetan kokatzen direlako, eta espazio honen nahiz bertan dauden azpiegituren berrantolaketa eta osaketa bat bultzatu nahi delako. Mainondo kirol espazioaren diseinua egin eta kudeaketa eredua lantzeko kirolaren esparruan lanean diharduten eregile ezberdinen eta udalaren […]