Prozesu honetan mugikortasuna landuko da, eta helburua motordun ibilgailuetan egiten diren desplazamenduak ahalik eta gehien murriztea izango da. Zentzu honetan, bi desplazamendu mota aztertuko dira, mugikortasun behartua eta mugikortasun ez-behartua.

Mugikortasun ez-behartuaren barruan nukleo urbanoan ematen diren desplazamenduak landuko dira, motordun ibilgailuetan egiten diren desplazamenduak murrizteko neurriak hartuz eta pertsonek lehentasuna izango duten espazio publikoak diseinatuz. Horretarako oinezkoentzako guneak bultzatuko dira. Oinarri hau hartuta herriaren antolaketa birpentsatzeko ideiak landuko dira, oinezkoentzako espazioak ingurune naturalarekin, etxebizitza guneekin, industriaguneekin eta aparkaleku gune ezberdinekin lotu eta interkonektatuta egongo diren sare bat osatuz.

Mugikortasun behartuaren barruan beste herrietara egiten diren desplazamenduak aztertuko dira, hauek gutxitzeko eta garraio publikoa bultzatzeko egon daitezkeen aukerak landuz.

Barne mugikortasun plana

Sarrera honi atxikita motordun ibilgailuetan egiten diren barne desplazamenduak murriztu eta espazio publikoen kalitatea, segurtasuna eta ingurugiro egoera hobetzera begira udalak landu duen mugikortasun plana jasotzen da. Plan honek nukleo urbanoa osatzen duten kaleak oinezkoentzako gune edo oinezkoek lehentasuna izango duten gune bihurtzea proposatzen du, bertara egiten diren sarrera-irteerak txartel bidezko pilona automatikoekin kudeatuz. Horretarako herria gune ezberdinetan banatzea jasotzen da: Zirkulazio libreko guneak, zirkulazio kontralatuko guneak, eta zirkulazio mugatuko […]

OINEZ proiektua

Arlo honetan mugikortasuna landuko da, eta helburua motordun ibilgailuetan egiten diren desplazamenduak ahalik eta gehien murriztea izango da. Zentzu honetan, 2 desplazamendu mota aztertuko dira, mugikortasun behartua eta mugikortasun ez behartua. Mugikortasun ez behartuaren barruan nukleo urbanoan ematen diren desplazamenduk landuko dira, motordun ibilgailuetan egiten diren desplazamenduak murrizteko neurriak hartuz eta pertsonek lehentasuna izango duten espazio publikoak diseinatuz. Horretarako oinezkoentzako guneak bultzatuko dira. Oinarri hau hartuta herriaren antolaketa birpentsatzeko ideiak […]