Oreka prozesuaren baitan energiaren arloa landuko da. Energia subiranotasuna ipartzat hartuta, bero eta elektrizitate beharrak gure inguruneak eskaintzen dituen energia berriztagarriak (biomasa, minihidraulika, eguzki energia, biogasa, etb.) erabiliz asetu ahal izateko proiektuak ikertu eta bultzatuko dira, ahal den neurrian sorkuntza-banaketa-kontsumo zikloa maila lokalean itxiz.

Era berean, herritarren kontzientzian eragin eta gaur egungo kontsumo maila eutsiezina murrizteko neurriak ere landuko dira. Bultzatuko diren ekimen ezberdinen helburua erregai fosilekiko
dependentzia progresiboki murriztea izango da.

Amsterdameko biogas planta batera bisita

2011an biometanizazio planta bat eraikitzeko aurre ikerketa egin zenetik Otxandioko Udalak eragile desberdinei aurkeztu dio azterketa, hauen artean EEE/EVE erakundeari. Erakunde honek begi onez ikusi zituen aurreproiektuak zabaltzen zituen bideak eta Udalarekin elkarlanean aritzeko borondatea erakutsi zuen. Gauzak horrela, aukera honetan sakontzeko bideragarritasun azterketa bat burutzeko bidea abiatu genuen EEE/EVE erakundeak, Otxandioko Udalak eta biometanizazio gaietan ezpezialdua dagoen Onitek enpresak. Bideragarritasun azterketan abiatuaz batera 2011 aurrediagnosian aurrikusitako baldintza garrantzitsu bat […]

Goiener kooperatibari buruzko hitzaldia

Goiener kooperatibari buruzko hitzaldia izango da Martxoaren 7an, eguena, 18:30etan Kultur etxean. Som energia-ren lehengusu txiki euskalduna den kooperatiba sortu berria da Goiener. Kooperatiba honetako kide bat etorriko da esperientzia honen berri ematera. Energia subiranotasuna Elektrizitatearen komertzializazioa Elektrizitatearen sorkuntza Sistema energetiko sosteniblea Sistema energetikoaren demokratizazioa

OREKA kafe-tertulia

Gogoeta-prozesuaren baitako Oreka prozesuari dagokion kafe-tertulia urtarrilaren 23an ospatu zen. 16 herritarrek hartu zuten parte. Hemen kafe-tertuliak eman zuenaren laburpen bat: Kafe-tertulian zehar gai desberdinak jorratu ziren eta baliabide energetikoen bueltan dagoen problematika nahikoa modu integralean eztabaidatu zen. Hasteko, energiaren arloan aldaketa momentu kritikoan gauden pertzepzioa hedatua dela nabarmendu dezakegu. Hurrengo analisi honek kokapen egokia ematen digu: Krisi energetiko larri batean sartuta gaude. Krisi energetikoa eta krisi ekonomikoa gauza desberdinak […]

Zelan isolatu gure etxea ganoraz?

Urtarrilaren 12an, Udal arkitektoak etxeetako isolamenduari buruzko ikastaro bat eman zuen hainbat herritarren eskaerari erantzunez. Gas propanoa azken urteetan asko garestitu izanaren ondorioz, eta petrolio erreserben agorpenaren ondorioz etorkizunean tendentzia hau mantenduko denaren zihurtasunez, herritarren artean kezka handia dago etxeak zelan berotu. Beste energia iturri merkeago eta iraunkorragoak badiren arren, oinarrizko logikari jarraituz, aurrena berorik ez galtzea da eta ondorena behar den beroa zelan sortu. Euskal Herrian azken urteetan egin […]

Otxandioko biomasa baliabide lokalen azterketa

Ikerlan honetan Otxandiok dituen biomasa baliabideak eta hauek erabiliz herriko udal eraikin desberdinen berokuntza beharrizanak asetzeko egon daitezkeen aukerak aztertzen dira. Lana hiru ataletan banatzen da: 1. Atala: Otxandioko biomasa baliabideen azterketa Herriak duen baso biomasa erabilgarria eta hau erabiltzeko dauden aukerak aztertzen dira, 2017. urtea arte indarrean dagoen Otxandio udalerriko erabilera publikoko mendien antolamendu planean planifikatutako mozketa eta izakinetan oinarrituta 2. Atala: Otxandiorako biomasa hornidura bideak Otxandioko udal eraikin […]

Mugagabeko hazkundea eta energi krisia

OREKA proiektuaren helburua energia kontsumoa murriztu eta energia iturri fosilekiko dependentzia gutxitzea da. Proiektu honek gure herriaren etorkizunean daukan garrantziaz kontzientzia hartu ahal izateko, garrantzitsua da mugagabeko hazkundeak energiaren esparruan daukan inpaktua ezagutzea. Jarraian estekatzen den interneteko orrialdean dauden bideoetan oso modu didaktiko eta errezean azaltzen da zer den eta zein ondorio dituen mugagabeko hazkundeak, eta zein inpaktu duen energiaren esparruan. Etengabeko hazkundean oinarritutako garapen ereduak dituen arriskuez kontzientzia hartzeko […]