Gorka Buenoren hausnarketa

Biometanizazioaren inguruan egindako Herritarron Kontseiluan Gorka Bueno EHUko irakasleak parte hartu zuen. Mundu mailan eta bereziki Euskal Herrian energiaren arazoa kokatzeko zenbait datu eman zituen, erregai fosilen agorpenak gure gizarte ereduan izango duen inpaktua azpimarratuz. Sarrera honi atxikitzen den dokumentuan, Gorkak Otxandioko biometanizazio plantaren inguruan egindako hausnarketa bat jasotzen da, Ultzama herrian izandako esperientziarekin alderatuz. Bertan plantaren tamainaren inguruko kezka azaltzen du, aurkeztutako hiru eszenatokiak baino txikiagoa izango zen aukera […]

Biometanizazioa ikerketa

Sarrera honi atxikitzen den dokumentuan Otxandion biometanizazio planta bat eraikitzeko aurre ikerketa jasotzen da. Biometanizazio planta batean hondakin organikoak (nekazaritza nahiz abeltzantzako hondakinak) lehengai bezala erabiliz konposta eta biogasa produzitzen dira. Konposta ongarri moduan erabiltzen da eta biogasa berriz erre eta elektrizitatea nahiz beroa sortzeko erabiltzen da. Sartutako beroa bero sare baten bitartez banatu eta eraikuntzak berotzeko erabili daiteke. Ikerketa honek 3 eszenatoki ezberdin jasotzen ditu, biometanizazio plantaren tamainaren arabera. […]

Bizkaiko Ur Partzuergoak tasak %9,35 igo ditu

El correo egunkarian argitaratutako albiste batek dio Bizkaiko Ur Partzuergoak %9,35 igoko dituela uraren tasak 2012an. Partzuergoko arduradunek diotenaren arabera, igoera hau Europako direktibak esaten duena betetzeko lehenengo urratsa bestarik ez da, hurrengo urteetan igoera berriak egongo direla aditzera emanez. Europako uraren inguruko direktibak zerbitzua emateko beharrezkoak diren gastu guztiak (inbertsioen amortizazioa barne) tasen bitartez berreskuratzeko obligazioa finkatzen du. Albiste honek 2 hausnarketa egitera garamatza. Alde batetik, eta aurreko sarrera […]

Bilera Ura agentziarekin

Herritarron Kontseiluan biodisko eta sistema ekologikoetan oinarritutako arazketa sistema lehenetsi ondoren udalak bilera bat eskatu zuen Ura agentziarekin (Eusko Jaularitza) araztegi berriaren inguruan hitz egiteko. Bilera hori joan den irailaren 28an ospatu zen, eta hauek dira ondorio nagusiak: Ura agentziako teknikariek egokitzat ematen dute proposatutako soluzio teknikoa. Sistema naturalek biodibertsitatearen ikuspegitik izango luketen inpaktua baloratzea beharrezko ikusten da. Horretarako txosten bat eskatu behar zaio biodibertsitate sailari. Urak inbertsioa tasa bitartez […]

Uraren kudeaketa eztabaidagai

Uraren kudeaketaren inguruko eztabaida ez da arrotza gure herrian. Bere garaian udalak ura zuzenean kudeatu eta Bizkaiko Ur Partzuergoan ez sartzea erabaki zuelako dago oraindik egin gabe Otxandiok hain beharrezkoa duen araztegi berria. Bizkaiko Hitzan argitaratutako artikulu honetan kudeaketa eredu ezberdinak aipatzen dira, gure herriari erreferentzia eginez. Eztabaida nagusia ura herrialde mailan edo tokian toki kudeatu behar den da. Hidrogeologian katedraduna den Iñaki Antiguedaden iritziz tokian tokiko kudeaketa baten aldeko […]

Araztegi berria

Sarrera honi atxikita araztegi berriaren aurreproiektua jasotzen da. Araztegi berria diseinatzeko lana gure ingurune naturalaren azterketa batetik abiatzen da, iraunkortasuna oinarri duen proposamen bat landuz. Biodiskoen tekonologia eta sistema naturalak uztartzen dituen araztegi bat proposatzen da. Biodiskoen araztegia gaur egun araztegia dagoen inguruan kokatuko litzateke, errepidearen beste aldean. Hortik ura Mekoleta ingurura eramango litzateke, pantano muturrean eraikiko liratekeen urmael eta zingiretara. Bertan sistema natural hauen bitartez fintze tratamendua egingo litzateke, […]