ARRESEBEITIA proiektua

Arresebeitia proiektuak Otxandioko kultur dinamikan eta herri nortasunean eragin nahi du, eragile ezberdinen arteko komunikazioa bultzatuz eta udala eta kultur eragileen arteko elkarlanerako espazioak sortuz. Horretarako udala eta eragile ezberdinen artean ipar konpartitu bat eraikitzea bultzatuko da, herri nortasuna indartzea helburu duten proiektuak nahiz adostutako kultur eredua bultzatzeko dinamika ezberdinak ikuspegi integral eta osagarri batean txertatuz. Honetaz gain, kultur dinamika honek behar dituen azpiegituren inguruko eztabaida bat bultzatuko da, denon […]

Aurrediagnostikoa

Sarrera honi atxikitako dokumentuan OREKA proiektuaren garapenean abiapuntua den aurrediagnostikoa jasotzen da. Aurrediagnostiko horretan Otxandio eta inguruan energia berrriztagarrien aprobetxamenduari dagokionean egon daitezkeen aukerak aztertzen dira. Dokumentu honen helburua eszenatiko posibleak aurkeztea izan zen, lehentasunak finkatu eta azterketa sakonagoak abiatu ahal izateko.  

MAINONDO proiektua

Kontutan hartuta kirolak gizakion osasun fisiko nahiz mentalean daukan eragina, eta ondorioz gure bizitza kalitatean daukan garrantzia, Mainondo proiektuaren bitartez kirolaren esparrua landu nahi da. Mainondo izena jarri zaio gure herrian dauden kirol azpiegitura garrantzitsuenak ingurune honetan kokatzen direlako, eta espazio honen nahiz bertan dauden azpiegituren berrantolaketa eta osaketa bat bultzatu nahi delako. Mainondo kirol espazioaren diseinua egin eta kudeaketa eredua lantzeko kirolaren esparruan lanean diharduten eregile ezberdinen eta udalaren […]

ETXEA proiektua

Etxea arloaren barruan etxebizitzaren gaia landuko da. Horretarako beste herrialde batzuetan bultzatutako etxebizitza ereduak aztertuko dira, gure herrian garatu beharreko etxebizitza politikaren inguruko eztabaida sustatuz. Batez ere alkilerrean edo jabego eredu komunitarioan oinarritutako esperientzia berritzaileak aztertuko dira, adin guzietatako herritarrei ohiko jabego pribatuarekin alderatuz ezberdina izango den alternatiba eskuragarriago bat eskaintzea helburu hartuta. Garatuko diren etxebizitza promozioetan bioklimatika eta iraunkortasun irizpideak kontutan hartuko dira, eta bertan biziko direnen parte hartzea […]

JAGON proiektua

Hirugarren adineko pertsonen beharrei erantzuna ematea da arlo honetan landuko dena. Populazioa zahartzen ari da eta etorkizunean joera hau areagotu egingo dela kontutan hartuta, lehen mailako erronka soziala izango da hirugarren adineko pertsonen beharrei erantzuna ematea. Ahal den neurrian, behar hauek pertsonaren ingurune familiar hurbilean asetzea izango da lehenetsiko den aukera. Horretarako, ildo hau garatuko duten zerbitzu eta azpiegitura ezberdinak definitu eta bultzatuko dira, hala nola, eguneko zentroa, etxebizitza tutelatuak, […]

OINEZ proiektua

Arlo honetan mugikortasuna landuko da, eta helburua motordun ibilgailuetan egiten diren desplazamenduak ahalik eta gehien murriztea izango da. Zentzu honetan, 2 desplazamendu mota aztertuko dira, mugikortasun behartua eta mugikortasun ez behartua. Mugikortasun ez behartuaren barruan nukleo urbanoan ematen diren desplazamenduk landuko dira, motordun ibilgailuetan egiten diren desplazamenduak murrizteko neurriak hartuz eta pertsonek lehentasuna izango duten espazio publikoak diseinatuz. Horretarako oinezkoentzako guneak bultzatuko dira. Oinarri hau hartuta herriaren antolaketa birpentsatzeko ideiak […]