OREKA proiektua

Oreka proiektuaren baitan energiaren arloa landuko da. Energia subiranotasuna ipartzat hartuta, gure bero eta elektrizitate beharrak gure inguruneak eskaintzen dituen energia berriztagarriak (biomasa, minihidraulika, eguzki energia, biogasa, etb.) erabiliz asetu ahal izateko proiektuak ikertu eta bultzatuko dira, ahal den neurrian sorkuntza-banaketa-kontsumo zikloa maila lokalean itxiz. Era berean, herritarren kontzientzian eragin eta gaur egungo kontsumo maila eutsiezina murrizteko neurriak ere landuko dira. Bultzatuko diren ekimen ezberdinen helburua erregai fosilekiko dependentzia progresiboki […]

ZERO ZABOR proiektua

Arlo honetan zabor produkzioa murriztu eta gaikako bilketa bultzatzeko ekimen ezberdinak landuko dira. Helburua ahalik eta zabor kopururik txikiena produzitu eta ahalik eta kopuru handiena berrerabili eta birziklatzea da, horretarako zaborra hondakin gisa tratatu ordez lehengai gisa tratatuz. Zentzu honetan, gaikako bilketa bultzatzen duten sistema ezberdinak aztertuko dira, gure herriaren ezaugarrientzat egokiena izan daitekeena proposatuz. Era berean, materia organikoa herrian bertan aprobetxatzeko egon daitezkeen aukera ezberdinak aztertuko dira, batez ere […]

URA proiektua

Arlo honen barruan uraren ziklo integrala landuko da, iturburuetatik hasi eta errekak Urrunaga urtegian bukatu arte. Helburua errekek osatzen dituzten ekosistemak berreskuratzea da. Horretarako ur kontsumoa murriztu eta ur zikinen tratamenduari irtenbide bat emateaz gain, erreka inguruko biodibertsitatea berreskuratuko da. Era berean, uraren ziklo integrala azaldu eta irakastea turismoa erakartzeko beste aktibo bat izan daiteke. Horretarako, beharrezko baliabide eta azpiegiturak definituko dira, gure landa lurrean egoki txertatuz.