Otxandidxon bertan euskara eskolak emongo die beste urte batez. Euskara eskolak Udalak diruz laguntzen dauz. Interesa badaukozu, deitu 945 45 00 20 telefonua edo idatzi email bat euskara@otxandio.net helbidia.
Ekainean zehar egindako ipuin kontaketan, Bularretik Mintzorako partaideek Irakurketa Klubari buruzko informazioa eman zuten Otxandion. Irakurketa Klubetako proposamena gurasoak eta haurrak elkarrekin liburutegira etortzea da. Era horretan, gozatzeko une bat sortzen da, ipuin, kantu, olerki eta hitz jolasekin heldu eta haurrek ondo pasatu dezaten; bestetik, gurasoen prestakuntza bilatzen da. Horretarako, euskal haur literaturako baliabideak erakusten dira, eta kontatzeko moduak azaltzen. Azken batean, helduak seme-alabekin literatura modu autonomoan lantzeko gai senti […]
BADAKIZU HOLAN JARRAITUZ GERO, BASURA-TASA GERO ETA GEHIAGO GARESTITUKO DALA? Otxandion, hondakinen % 26a bakarrik birziklatzen da. Gainontzeko %74a kontainer grisera botatzen dogu eta ostien zabortegira erueten da. Birziklatutako hondakinek tratetie debalde dan bitartean, kontainer grisera botatako basurie tratetie oso garestidxe da (57.166€). Informaziño gehiago ta soluziñuen barri auki gure badozu, GERTURATU KALIEN EGINGO DIREN AUZO-BATZARRETARA.
Etxeko janari hondarrak konpostatzearen garrantziaz ohartarazi nahi du Zero Zaborrek martxan jarriko duen kanpaina berrian. “Kopostantzea aurreztea da” leloa daraman kanpaina berriarekin, herritarrak kontzientziatu nahi dira etxeetako janari hondarrak selektiboki batu eta konposta egitera bideratzeko. Ingurumen arrazoietatik haratago, arrazoi ekonomikoei ere garrantzia eman nahi zaie kanpaina berri honetan. Gero eta hondakin gehiago birziklatuz eta konpostatuz, ingurumenari mesede, eta herritarren poltsikoei mesede egingo zaiela argi utziz.
Hurrengo asteetan, Herri-olako barripapera zuen etxeetako buzoietan jasoko dozue. Beste gauza batzuren artean, Herri-ola egitasmoko prozesu bakoitzak esku artean dituen proiektuen berrii ematen da bertan.
Azken iruzkinak
Iruzkinik ez