Badator hikalaguna!

Asko gara hitanoz ez dakigun gazte eta helduak. Hitanoaren transmisioa eten egin da herri asko eta askotan, baina euskararen adierazkortasuna bultzatzeko eta euskararen erabilera handitzeko bide oso ona da. Otxandioko nagusi askok ondo asko egiten dute hitanoz eta gazteagoei irakasteko gertu daude. Hikalaguna taldean parte hartu nahi baduzu, idatzi mezu bat esanez hikalaguna taldean parte hartzeko prest zaudela helbide honetan: euskara@otxandio.net Hikalaguna egitasmoan urtarrilaren bukaeran martxan jarriko dogu eta apuntatzeko […]

Oinez eskolara hitzaldia atzeratua izan da

Hasiera baten barikuan izan behar zuen “Oinez eskolara” hitzaldia atzeratua izan da. Hitzaldia Urtarrilaren 22an 18:30tan kultur etxean izango da.

Abenduan 13ko azoka

Pasa den igandean azokan egon ginen Otxandioar gehiago konposta egitera animatzeko. Horrez gain, hondakinak murrizteko herritarrok erabili genitzazkeen produktuen adibide batzuk ere erakusgai izan genituen. Eskerrik asko standera hurbildu zineten guztioi!  

Primeran gabiz!

Letxerian kokatu dugun etxolan martxa ederra daramagu! Ia bete dugu etxolaren laurden bat! Ez hori bakarrik, konposta ongi egin dadin beharrezkoa den tenperatura ere lortu dugu! Honek itxura ederra dauka! Biba zuek!

JOSTAILU ETA LIBURU TRUKE MERKATUA

Mainondo Guraso Elkarteak eta Otxandioko ludoteka kudeatzen duen Txatxilipurdi Elkarteak, jostailu eta liburuen truke merkatua antolatu dute abenduaren 17rako. Zero Zaborretik ekimen hau txalotu nahi dugu, jakin baitakigu hondakinak birziklatzea baino garrantzi handiagoa duela berrerabilerak. Kasu honetan, norbaitek behar ez duen liburu edo jostailu hori zakarrontzira bota beharrean, beste pertsona bati ematean objetu hori berriz erabili eta bigarren “bizitza” bat ematen zaiolako.  

BARIKUAN JOLAS PARKEAK BIZITZEKO ERA BERRIAK AZTERGAI 18:30ean KULTUR ETXEAN

Herriko haur eta nerabeek beste era bateko jolas parkeak nahi dituztela azaldu digute euren asanbladetan. Zergatik? Zelakoak lirateke jolas parke hezigarriak? Informa gaitezen eta sor ditzagun jolas parke hezigarriak!