Euskera Egune 2015

Dakizuen moduen, hurrengo abenduaren 3a euskeraren egune da. Otxandioko euskaldunon Amaraunek eskolarekin batera egitarautxo bat prestatu dogu. Abenduren 3an goizean zehar eskolan ekintza ezberdiñak egongo dira, mural margoketa, bertsoak, antzerkia…. bukatzerakoan txokolatada bat egongo da. Arratsaldean, 17:00etan, ludotekan ekintza berezi bat egongo da, eta ondoren, 18:00etan, bolalekuan euskeraz bizitzeko pausoak ematen ari garen guztiontzako merienda musikatu bat egongo da. Abenduaren 6an, Mainondon arratsaldeko 18:30etan “Ez gara Palestinaz ari” bertso ikuskizuna […]

BASERRIKO PRODUKTUEN AZOKA

Kementsu Kultur Elkarteak, beste urte batez, Baserriko Produktuen Azoka antolatu du abenduaren 13an. Goizeko 09:00etatik 15:00ak arte, Otxandioko Plaza Nagusian, 40 ekoizle baino gehiago batuko dira eta trikitilariek eta kale-animazioak girotuko dute azoka.

BARIKUAN HASIKO DA HITZALDI SORTA

Ikasturtean zehar HEZIn landuko ditugun gaien inguruan herritarrok informatu, formatu eta sentsibilizatzeko hitzaldi sorta antolatu dugu. Bariku honetan izango da lehena, HERRI HEZITZAILEA, ESKOLA HERRITARA izenburupean  eta Otxandio herri hezitzaile izateko beharrezko informazioa eskainiko digute bertan.  

EGUENEAN HEZIREN ASANBLADA IREKIA

Eguenean, azaroak 19, HEZIREN 3. asanbada burutuko da 19:00etan LUDOTEKAN. Aurtengo ikasturtean aurrera eramango ditugun proiektuak aurkeztuko ditugu bertan. Proiektuak herriko haur, heldu eta gaztetxook identifikatutako beharrizanetatik abiatzen dira. Berauek hobeto ezagutu edota hauetakoren batean parte hartu nahi duen herritar oro dago gonbidatuta asanbladara. Animatu!

Lehenengo auzokonpost-etxola martxan!

Badira hiruzpalau hilabete Otxandioko plaza nagusian herritarrak konposta egitera animatzen saiatu ginenetik. Harrez gero, ia 100 familia gara auto-konposta edo auzo-konposta egiten hasteko izena eman dugunok. Mezu hau, berri onak emateko da: hastera goaz! Proiektu honetarako Bizkaiko Aldundiak eskaintzen dituen diru-laguntzak agortuta badaude ere, Otxandioko Udalak emandako 12.000€-tako diru partidari esker, posible izango dugu herrian bi auzo-konpost gune jartzea. Honez gain, herritarroi aurretiko argibideak ikastaro baten bidez ematea eta konposta […]

Zaintzaile ez-profesionalei zuzendutako irrati saioa

Zaindu programaren arduradunek, Durango Irratian, zaintzaile ez-profesionalei zuzendutako irrati saioa egiten dute. Aipatuta zaintzaile hauentzat baliagarria izan daitekeen informazioa ematea dute helburu irrati saio horiek. Horra hor, azken hilabeteetako irrati saioetan landuta gaiak eta horiek entzuteko link-ak.   ELENA IRAOLAGOITIA. PSIKOLOGOA. Zer da dementzia I. https://dl.dropboxusercontent.com/u/262782935/ZAINDU%202015/ZAINDU%2003-03-15.MP3 ANA MARTIN. PSIKOLOGOA. Ekintza fisiko eta harreman sozialen onurak. https://dl.dropboxusercontent.com/u/262782935/ZAINDU%202015/ZAINDU%2028-04-15%20.mp3 MAITANE IRCIO. TERAPEUTA OKUPAZIONALA. Erortzeen prebentzioa eta laguntza teknikoak. https://dl.dropboxusercontent.com/u/262782935/ZAINDU%202015/ZAINDU%2012-05-15.mp3 MAITANE IRCIO. TERAPEUTA OKUPAZIONALA. […]