Heziren 2. asanbada

Gaur ,uztailak 8, asteazkena,  18:30ean Heziko 2. asanbada egingo da Bolalekuan.Bertan, aurreko bilerako proposamen nagusien garapen zehatzagoa aurkeztu eta adostuko dogu. Animatu! Hemen aurreko asanbladako akta.  

Sembrando soberanías para otros modelos de vida en Euskal Herria

Este documento, fruto  de la colaboración y alianza entre Bizilur, Etxalde y EHNE Bizkaia, nace con el objetivo de aportar claves y fortalecer las capacidades de los municipios de Euskal Herria para impulsar la soberanía alimentaria en el ámbito de las políticas públicas locales. http://goo.gl/oeACQP

Herri-ola batzordea ekainaren 29an

Ekainaren 29an lehenengo Herri-ola batzordea ospatuko da. Hurrengo hau izango da gai-ordena: HO batzordea 20150629 Ohi bezala Mainondoko eskolan batuko gara 19:00etan.

Natura biziaren erdian

Gorbeia eta Anboto artean, naturaz inguraturik dago Otxandio. Ez da herri handia, baina bizitza sozial handia du. Historiaz betetakoa ere bada; antzinako ardo eta arrain saltzaileen geralekua izandakoak 1936ko gerran Iberiar penintsulako gizarte zibilaren kontrako lehen bonbardaketa jasan zuen, herriko jaietan. Naturaz, kulturaz, historiaz, eta bertako jendeaz asko dago ikasteko. Irakasleak, otxandiarrak eurak. http://goo.gl/ediRwJ

Euskal Herriko Koop57 eratuko dute larunbatean Ondarroan

Euskal Herriko Koop57k larunbata honetan ekingo dio osotasunez bere ibilbideari, egun horretan onartuko du Kataluniako Coop57ko kontseilu errektoreak erakunde gisa, Ondarroan egingo den ekitaldi batean. Ondoren, berriki abian jarri den Arrigorri ostatu jatetxe kooperatiboan elkartuko dira denak bazkaritan. http://goo.gl/pyez6R

Ekainaren 17an Herri-ola batzordea eratuko da

Ekainaren 17an, eguaztena, Herri-ola batzordea eratuko da. Batzarra 19:00etan izango da Mainondoko eskolan. Herri-ola batzordea Herri-olaren ikuspegi osoa duen batzordea da. Herri-olaren kudeaketa estrategikoa egitea dagokio. Prozesuetako zaindariek, Herri-olako koordinatzaileak, alkateak, beste bi udal ordezkarik (ordezkaritza duten alderdi bakoitzeko banak) eta garapen teknikariak osatuko dute batzordea. Deialdiak zabalak izango dira eta edozein herritarrek izango du bertaratzeko aukera. Hileko lehenengo astelehenetan batuko da, Mainondoko eskolan, 19:00etan. Koordinatzaileak dinamizatuko du Herri-ola batzordea. […]