Konposta egiteko aukera zure esku

Etxeko janari hondarrakaz KONPOSTA EGIN GURE DOZU? Debalde da. Material guztia emango zaizu eta zuk orturako edo loreentzako ongarria lortuko duzu. Ez baduzu orturik edo lurrik konpostagailua jartzeko lasai egon. Zure etxe ondoko belargune publiko baten jarriko zaizu konpostagailua. Birziklapen Gidarekin batera, etxeko buzoira heldu zaizun inskripzio orria bete eta Udaletxean entregatu edo Udaletxeko buzoian sartu.

‘Euskal Herritik mundura, mundutik Euskal Herrira’ jaia ospatu zen maiatzaren 30ean

Maiatzaren 30ean bukatu zen ‘Euskal Herritik mundura, mundurik Euskal Herrira’ izenburupean egin den hitzaldi zikloa. Bukaera kultur aniztasunaren aldeko jaialdi batekin eman zitzaion hitzaldi ziklo honi. Egun osoko egitarau oparo baten barrun, eguerdian, kultur jatorri ezberdinetako otxandioarrek beraien janari bereziak prestatu zituzten. Laster, hitzaldi ziklo honetan produzitu den materiala eskuragarri jarriko da.    

Hezi prozesuaren aurkezpena

Ekainaren 5ean, barikua, Hezi egitasmoaren aurkezpena egingo da Bolatoki aretoan. Bi saio egingo dira; 17:30ean 6-16 urte arteko haur eta gaztetxoei zuzendutakoa eta 18:00etan 16tik aurrerakoentzat. Herritar guztiak daude gonbidatuta, izan ere, afrikako esaera zaharrak dioen moduan “TRIBU OSOA BEHAR DA HAUR BAT HEZTEKO” eta herri hezitzailera bidean denok gara ezinbestekoak.  

Herrigileei deia datorren zapaturako

Herri-olak maiatzaren 10ean herrigintza tailer bat antolatu nahi du. – Zer da herrigintza tailerra? Batzar irekia, parte-hartzailea eta dinamikoa. – Zertarako herrigintza tailerra? Otxandion datozen bi urteetan garatuko ditugun proiektuak identifikatzeko. Zer behar dugu gure herrian datozen urteetan elikadurari, kirolari, hezkuntzari, hondakinen kudeaketari, energia-baliabideei, nagusien zaintzari, etorkinen integrazioari, etb.-i dagokionez? Proiektu konkretuetaz ari gara, proiektu materialetaz. Zein da zure ikuspuntua? Zeintzuk dira gure premiak komunitate bezala zure ustez? – Noiz […]

Herrigintza-tailerra

Otxandion zer nahi duzu aldatu, antolatu, eraiki, sortu…? Mainondoko gimnasio berrian, maiatzaren 10ean, goizean. Otxandio oso herri aktiboa eta parte-hartzailea dela esaten dugu askotan. Baina hori nola da posible? Ba, guztion artean guztiontzako gauzak egiten ditugulako: herriko elkarteetako kide zarelako edota ekimenetan parte hartzen duzulako, herri-ondasunak zaintzen dituzulako, ospakizun ezberdinetan parte hartzen duzulako (limonadan, dantzan, danborradan, San Martinen), elkar zaintzen dugulako… Hori da herrigintza, eta zeuk egiten duzu! Azken finean, […]

Jagon: Diagnosia eta Ekintza Plana (EUS)

2013. urtean, pertsona nagusien bizitza kalitatearen gainean burututako hausnarketaren sintesi dokumentua.