Jagon: Diagnosia eta Ekintza Plana (CAST)

2013. urtean, pertsona nagusien bizitza kalitatearen gainean burututako hausnarketaren sintesi dokumentua.

ETXEEN IKERKETA ENERGETIKOA

Herritar talde bat, gure etxeetako berogailuen gastuarekin kezkaturik, arloko enpresa batzuekin batzartu ondoren atera ditugun konklusioak azaldu nahi dizkizuegu. Interesik baduzu, azaroaren 16an, Zapatuan, 11:30ean Kultur Etxean egingo den bileran azalpen gehiago emango dizugu. Ezin bazara etorri, azaroaren 29a arte Udaletxean izena eman dezakezu zure etxearen ikerketa energetikoa dohain egin dezaten. Edozein kasuan, mezu honekin atxikitzen dizugu egindako azterketaren txosten osoa, kontsultatu nahiko bazenu eta izen emate orria.

Amsterdameko biogas planta batera bisita

2011an biometanizazio planta bat eraikitzeko aurre ikerketa egin zenetik Otxandioko Udalak eragile desberdinei aurkeztu dio azterketa, hauen artean EEE/EVE erakundeari. Erakunde honek begi onez ikusi zituen aurreproiektuak zabaltzen zituen bideak eta Udalarekin elkarlanean aritzeko borondatea erakutsi zuen. Gauzak horrela, aukera honetan sakontzeko bideragarritasun azterketa bat burutzeko bidea abiatu genuen EEE/EVE erakundeak, Otxandioko Udalak eta biometanizazio gaietan ezpezialdua dagoen Onitek enpresak. Bideragarritasun azterketan abiatuaz batera 2011 aurrediagnosian aurrikusitako baldintza garrantzitsu bat […]

Mainondoko azpiegiturak

Datorren astelehenean, hilak 6, 19:30etan, Mainondoko kirol azpiegieturak aztertzeko batzarra deituko da. Bertan Mainondoko kirol azpiegiturak nola dauden eta nola garatu behar diren eztabaidatuko dugu. Udal arduradunek frontoi azpiko espazioak biziberritzeko proposamen zehatz bat eramango dute eta eztabaidagai jarri. Batzarra kultur-etxean izango da.

Goiener kooperatibari buruzko hitzaldia

Goiener kooperatibari buruzko hitzaldia izango da Martxoaren 7an, eguena, 18:30etan Kultur etxean. Som energia-ren lehengusu txiki euskalduna den kooperatiba sortu berria da Goiener. Kooperatiba honetako kide bat etorriko da esperientzia honen berri ematera. Energia subiranotasuna Elektrizitatearen komertzializazioa Elektrizitatearen sorkuntza Sistema energetiko sosteniblea Sistema energetikoaren demokratizazioa

Erretiroari buruzko saio irekia

Otsailaren 19an, martitzena, 18:30etan Bola-leku aretoan. Bereziki 55-65 urte bitartean daudenei zuzendua.Hemen informazioa: http://issuu.com/otxandio/docs/saioirekia1?mode=window